Analogikotik digitalera. Grabaziotik DVDra. Avid ikastaroa.
2006/12/18 - 2006/12/21 | Arteleku

Analogikotik digitalera. Grabaziotik DVDra. Avid ikastaroa.

Parte-hartzaileak

Digitalizazioa eta edizioa AVID sistemaren bitartez.

Koordinazioa: Gabriel Corbella


Azken erreprodukzio teknologiak gaur egungo sorkuntzan sartzeak funtsezko aldaketa ekarri du egungo artista askok lanerako dituzten premisetan. Eskaera horiei erantzuteko Artelekuk teknika horiek eta dauden aplikazio programak ikasteko tailer ezberdin asko ditu.
Aurten ikastaroak lau egunekoak izango dira eta goizez emango dira, arratsaldetan ikasitakoa esperimentatzeko aukera eskainiko da.

EGITARAUA

Avid ikastaroak
Oinarrizko ikastaroa
Apirilak 3-6 eta urriak 16-19


AVID sistema ezagutzeko mikrotailer ezberdinak (hamasei ordutakoa bakoitza) burutuko dira, AVID sistemaren errendimendu altuenaren bidez ahalik eta baldintzarik onenetan konpondu daitezkeen arazo espezifikoak lantzearren. Tailer bakoitzean aurkezten diren proiektuak ezagutzera emango dira AVIDeko teknikariaren laguntzaz. Horrela, talde bakoitzak arazo tekniko ezberdinei aurre egin beharko die eta aldi berean proiektu bakoitzeko arazo espezifikoak argituko dira.
Ikastaroa egitea ezinbestekoa da gero edizio gelara pasa ahal izateko.

Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun gehienez
Ordutegia: goizez 10-14 h

Sakontze ikastaroa
Maiatzak 22-25 eta irailak 4-7


Aurten arreta berezia jarriko da sakontze ikastaroetan. Oinarrizko ikastaroa egina duten edo AVID sisteman sakontzeko beharra dutenentzako tailerrak egingo dira.
Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun gehienez
Ordutegia: goizez 10-14 h


Edizioa Avid Xpress DV, Xpress Pro eta Avid Media Composerren bidez
Azaroak 20-23

Ikastaro honetan edizio ez linealaren lehen urratsak emango dira eta Windows eta Macintosh aplikazioetarako Avid Media Composer, Avid Xpress DV eta Xpress Pro-ren oinarrizko kontzeptu guztiak bilduko dira. Ikastaroak saio praktikoak eta demostrazio pertsonalak izango ditu, era berean praktikak egiteko tartea ere izango da material gidatua erabiliz. Ikasleek Avid Media Composer sistema erabiliko dute digitalizatu, materiala antolatu, sinkrorekin eta sinkrorik gabe editatu, sekuentziak moztu, audioa editatu, tituluak sortu eta materiala ateratzeko modu ezberdinak ezagutzeko: zinta, CD, DVD...
Ikastaroaren prezioa: 120€
Taldeak: 6 lagun gehienez
Ordutegia: goizez 10-14 h


Analogikotik digitalera / Grabaketatik DVDra
Abenduak 18-21

Tailerrean erakutsiko da nola sortu daitekeen DVD bat bideo formatu edo formatu grafiko orotatik abiatuta. Edizio ez-lineal batetik (oraingo honetan Avid), edozein formatutik abiatuta, esaterako: VHS, HI8, Betacam, Umatic DV, DVCAM, DVCPRO etab..., ezagutuko da zer prozesu jarraitu behar den beharrezko artxiboak lortzeko gero DVDa grabatzeko autoretza programa bat erabiliz.

Prezioa: 30€
Taldeak: 6 lagun gehienez
Ordutegia: goizez 10-14 h

-------------
Tailer horietan parte hartzeko nahitaezkoa izango da audio eta bideo edizioko sistema bat erabiltzea eskatzen duen sorkuntza proiektu batean lanean aritzea. Izena emateko orriarekin batera proiektua aurkeztu beharko da.
Onartutakoei ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko zaie.
Onartuak izan ondoren, faxez (+34 943 462256) bidali behar da bankuko ordainagiria:
Kutxako kontu zenbakia 2101/0381/07/000132947/3.

Informazio gehiago: avid@gipuzkoa.net


AVID ETA MULTIMEDIA ARETOA

Avid eta multimedia aretoko ekipoak Artelekuko erabiltzaileen zerbitzura daude eta beharrezkoak diren baliabide guztiak dituzte Betacamekin Avid Media Composer sistemaren eta Mojo Dvcamekin Dvcam, Avid Xpress sistemaren bidez egindako proiektuak garatzeko. Gero sistema horietatik informazioa digitalizatu eta pasa daiteke edozein formatu analogiko edo digitalera, VHS nahiz DVDra. Multimedia gelan interneteko konexioa duten hiru PC eta hiru MAC daude, sareko eskaner eta inprimagailu bati lotuta eta diseinu grafikoko hainbat programez hornituta.

 

iCal
Dokumentu Akzioak