Serigrafia/Praktika
artistikoa/DIY kultura/Feminismoak/Lan kolektiboa.
Azucena
Vieitesek eskainia, serigrafia tailerrarekin elkarlanean.
Elkarlana:
Jon Mikel Euba
Koordinazio
teknikoa:
Nerea López
Ordutegia: astelehenetik ostiralera. 10:00-14:00
/ 16:00-20:00
Partehartzaileak: gehienez 10
Tailerrak
serigrafia baliabide gisa erabiltzen duten lan egiteko zenbait
moduren inguruko esperimentazioa eta hausnarketa izango du
abiapuntua: DIY (do it yourself) kultura, feminismoak eta lan
kolektiboa. Nik neuk neure ibilbidean, gure ingurua ezagutzeko, landu
ditudan gaiak dira. Hainbat zentzu-geruza elkarrekin egotea
ahalbidetzen duten hurbilketen bidez gaur-gaurko ikusizko kultura
irudikatzeko tokiak.
Edozein praktika artistiko gauzatzeko,
biziki garrantzitsua da lan egiteko tresnen aurrean kokatzeko eta
diskurtsoa egituratzeko modua. Horregatik, hemen aurkezten dugun
proposamenak oinarri izango du serigrafia teknika bezala erabiltzeak
emandako esperientzia, arreta lan-prozesuan ipiniz eta testuinguru
berrietara hedatuz. Tailerrean jorratuko ditugun gaiak eta ideiak
ulertzeko interesgarriak diren zenbait lan aztertuko ditugu, Jon
Mikel Eubak lagunduko digu horretan. Batzuetan konbentzio huts batera
mugatuta geratzen den kolektibo hitzaren esanahia zabaldu egingo da.
Osterantzean, serigrafiaren erabileran bertan inplizitu ageri den
hainbat alderdi garatuko dira, hala nola: originala, kopia, obra
bakarra, seriatua edo kopiagarria.
Praktika artistikoak
materializazio edo gauzatze teknika jakin batekin du zerikusia, baita
objektua ukatzeko edo zalantzan jartzeko parametroetatik lanean ari
garenean ere: Zergatik, bada, teknika hau eta ez beste bat? Zer dakar
berekin horrela eta ez beste era batean egiteak? Tailerraren helburua
serigrafia baliatuz sormen prozesu bat hasi eta amaitzea baino, hasi
eta proiektua gauzatzeko lanaldian sortzen diren aukera ezberdinez
jabetzea izango da.
Inskripzioa
Tailerrerako
izen-ematea 2008ko martxoaren
14a baino lehen
egin beharko da eta horretarako izen-emate
orria,
curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen gutun bat
bidali beharko dira Artelekura. Interesatuei pertsonalki emango zaie
onartu izanaren berri martxoaren 17an.
Ikastaroaren prezioa:
78,13€
Partehartzaileek lantegiaren lehen egunean aurkeztu
beharko dute Kutxako 2101 0381 07 0001329473 kontu korrontean
ordainketa egin izanaren agiria.
Ekoizpena:
Arteleku-Diputación Foral de Gipuzkoa