Sormen garaikidera erreprodukzio-teknologia berrien eransteak aldaketa nabaria suposatu du gaur egungo artista askoren lanak oinarritzen diren premisengan. Eskari horiei erantzuna emateko, Artelekuk teknika hauen ikasketarako sarrera eta bere aplikazio-programekin erlazionatutako mota askotako tailerrak eskaintzen ditu.
Urte osoan zehar Avid sistemara sarrera gisako tailer txikiak eskaniko dira (Hastapena, Hobekuntza, Avid Xpress DV eta Xpress Pro eta Avid Media Composer programekin Edizioa). Web taldearekin elkarlanean interneteko eta hastapeneko multimedia kurtsoak programatuko dira. Wi-fi eta software askearen inguruko jardunaldi batzuk egitea aurreikusita dago ere.