ODRADEK
Animation workshop
2012/07/09 - 2012/07/24

ODRADEK

Parte-hartzaileak

Animazio espektraleko tailerra, Marcel Pié Barba eta Pere Ginard zorabiotan, aldrebeskeriatan, lurrunketetan eta absentziatan adituek emana.

Data: uztailaren 9tik 25era
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Partaideak: gehienez 8
Izena emateko azken eguna: Uztailak 2. Bidali zure datu pertsonalak, CV eta motibazio gutun bat info@arteleku.net helbidera.

 Abiapuntutzat harturik Odradek, Franz Kafkaren Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters) ipuinean agertzen den izakia, film kolektibo guztiz esperimentala egingo dugu tailerrean. Filma sortzean, era askotako animazio-teknikak hibridatuko ditugu: stop motion-en aldagai guztiak; fotogramen  manipulazio analogikoa; marrazki bizidunak; collagea; eta abar. Prozesu horiek lagunduko digute, gutxieneko azpiegitura bat izanda, norberak bere adierazpideak, neurri batean ezustean harrapatuko gaituztenak, arakatzen.

Tailerreko lanarekin uztartuta, laburmetrai batzuk ikusiko ditugu, proposamenaren ahalmena geureganatzen eta ulertzen lagunduko digutenak. Emanaldien aurretik, laburmetraien testuingurua azalduko digute labur, eta egilea eta erabilitako teknika aurkeztuko dizkigute.


BIOGRAFIAK

Marcel Pié Barba (Bartzelona, 1980). Artista hau animazioko errealizadorea da, Bartzelonako Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta Estampa (tallerestampa.com) estudioko diseinatzailea (sortzailetako bat ere bada). Animazio esperimentalaren alorra landu du batez ere, eta bere lanak Espainiako nahiz atzerriko jaialdi eta museotan proiektatu ditu. Horietako batzuk dira Tate Modern, New Yorkeko Anthology Film Archives, Australian Centre for the Moving Images, Reina Sofía museoa, MACBA, Laborala, CCCB eta CaixaForum.

Pere Ginard. Ilustratzailea, zinemagilea eta, Laura Ginès-ekin batera, Laboratorium (www.laboratorium.cat) mikrofaktoriaren sortzailea. Mikrofaktoria horretan, film eta argitalpen esperimentalak ekoizteaz gain, ilustrazioak eta grafikoak egiten dituzte prentsa eta telebistarentzat. Bere filmak eta marrazkiak Estatuko nahiz nazioarteko arte-zentro ugaritan aurkeztu ditu, liburuak argitaratu ditu, eta sariak irabazi ditu argazkigintzaren, ilustrazioaren eta ikus-entzunezkoen alorretan. Duela urte batzuez geroztik, zinema esperimentaleko eta animazioko ikastaroak ematen ditu Bartzelonako Massana eskolan.



iCal
Dokumentu Akzioak