Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)
Tailerra
2009/10/13 - 2009/10/23

Zuzeneko animazioko tekniken tailerra (kamera azpian)

Parte-hartzaileak

Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika erabiliko ditugu.

Koordinazioa: Isabel Herguera

Egunak: Urriak 13tik 23ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara  (Ariketa praktikoak)

eta 16:00etatik 19:30era (Ariketak berrikustea eta film

emanaldia)

Izena ematea: Urriak 4. Zure datu pertsonalak eta CV bidaltzeko helbidea: arteleku@gipuzkoa.net

Parte-hartzaileak: Gehienez 8 lagun

 

Tailerraren helburua mugimendu eta erritmoaren zentzumena garatzea da, eta horretarako, animazio zuzeneko hainbat teknika erabiliko ditugu. Kamerapeko animazioa teknika aproposa da era intuitiboan lan egin nahi dugunean. Kamerapeko zuzeneko animazioak irudi bakoitza desegitea eskatzen du, hurrengo irudia sortzeko. Kasu batzuetan, darabilgun teknika nolakoa, lantzen ari garen irudi berrian aurreko irudiaren arrastoak gelditzen dira; beste batzuetan, ez da arrastorik gelditzen aurreko iruditik. Kamerapeko animazioak kontzentrazio eta memoria handia eskatzen ditu, mugimendu bat berreraiki eta birsortzeko, mugimendu horren erreferentzia gure izaera beretik hartu dugunean.

 

Tailerrean zehar karakterizazioaren eta interpretazioaren zenbait alderdi landuko ditugu ohikoak ez diren materialetan oinarrituta: pintura, harea, gauzakiak. Materiaren izaerak berak aginduko du mugimendua eta berak zehaztuko, narrazioaren egitura.

 

Ikastaroaren izaera praktikoa kontuan hartuz, parte-hartzaileei gomendatzen diegu ordenagailua eta bideo-kamera edo antzeko zerbait ekartzea.

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak