Biografiak

Aldian aldiko irakaskuntzan eta publizitatean aritzen da errealizadore independente hau. Nazioarteko sari ugari irabazi ditu Ropedancers, Spectators, Crossroads eta Passage laburmetraiekin . Irakasle izan da Brasilgo Minas Gerais Unibertsitatean, Kaliforniako CalArts Institutuan eta Filmakademie Aretoan, eta lan egin du Parisko Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionalaren ikerketa departamentuan. Aktorekin eta dantzarirekin bere lehen lan-harremana, The Choir of the Prisoners bere pelikularen paradaz izan zuen (Beethoven-en Fidelio operaren eszena batean oinarritzen da pelikula, eta pelikula horren hondoak eta argiteria ordenagailuz sortu zituen). 2006an, Koloniako Arte Elektronikoaren Akademiako irakasle taldean sartu zen. Gaur egun Berlinen bizi da eta, Samuel Beckett-en testu batean oinarrituta, pelikula berri bat ari da egiten, The Lost Ones izenekoa.
Sekkar Muikerjee merkataritzan lizentziaduna da, eta Kalkutako Economic Times egunkarirako karikaturagile eta marrazkilari gisa lanean aritu da. 2002. urtean Ahmedabadeko National Institute of Design eskolan animazio-irakasle gisa lanean hasi baino lehen, irudi-komunikabide eta idatzizko komunikabide batzuetan egin zuen lan, hainbat esparrutan. Gaur egun Rabindranath Tagoreren “The Hero” (Heroia) poeman oinarritutako film batean ari da lanean, eta duela gutxi nobela grafiko bat amaitu du 'Peace Will Come according to my Plan' (Nire planaren arabera iritsiko da bakea), India eta Suitzaren arteko lankidetza-proiektu baten barne. Ahmedabadeko National Insitute of Designen egindako animazio-lanak zuzentzen ditu, eta eskola berean, animazio-jaialdi bat, 'Chitrakatha' izenekoa zuzentzen du.
Zinema-ikasketetan masterra du, eta Kalkutako Jadavpur Universityn filosofian lizentziaduna da, emakumeei buruzko ikasketen esparruan. Gaur egun, Indiako bereizketaren garaian, Bengalatik desplazatutako emakumeen aho-narrazioei buruzko doktoretza prestatzen ari da. 6 urtetan zehar, Bharatanattyam dantza ikasi zuen, Indiako usadiozko beste dantza-mota batzuez gain. Batez ere Rabindranath Tagoreren abestien dantzetan erdiratu zuen bere interesa, dantza horiek ikasteko lezioak egin baitzituen. SEWA (Self employed woman association form Gujarat, Gujarateko Emakume Autonomoen Elkartea) erakundean komunikazio-aholkulari gisa egiten du lan, eta komunikazio-fakultate publiko eta pribatu batzuetan komunikazio-irakasle gonbidatua ere bada.
Sheila M. Sofianek animazio eta dokumental baten arteko hibrido berezi eta bakarra erabiliz, gai sozialak aztertzen dituen film bat sortu du. Animaziozko sei film independente ekoiztu, zuzendu eta animatu ditu. Guggenheim Foundation, Media Arts Fellowship, Re:New Media, the Roy W. Dean Film Grant, Pennsylvania Council on the Arts, Women in Film Foundation eta Pew Fellowships in the Arts erakundeetatik bekak jaso ditu, eta MacDowell Colonyn egoitza ere eman zioten. Bere filmek hainbat sari irabazi dituzte, eta nazioartean egon dira ikusgai. Gaur egun, University of Southern Californian katedraduna eta alboko irakaslea da. Rhode Island School of Designen Arte Ederretan lizentziatu zen, eta California Institute of Artsen Arte Ederretan masterra egin zuen. www.sheilasofian.com
Fainsen hainbat lan garrantzitsu eduki ditu ibilbide profesionalean zehar, SpongeBob Squarepants (gazteleraz Bob Esponja) marrazki bizidunen gidoi-idazlea izan zen, eta Warner Bros konpainian animazio-ikuskatzaile izan zen. Flash bidez Interneterako marrazki bizidunak egiten dituen talde batean lan egin du online; Nickelodeon etxearen KaBlam! marrazki bizidunen barne dagoen Action League Now! Sailaren animazioa, gidoia eta zuzendaritza bere gain eduki ditu; eta duela gutxi, Cartoon Network etxeko Out of Jjimmy’s Head marrazki bizidunetan animazio-ikuskatzaile izan da. Bere aldetik ere filmak egin izan ditu, Oral Hygiene (Aho-higienea) eta Panopticon (Panoptikoa), besteak beste. Gaur egun freelance gisa egiten du lan animazio-egile, zuzendari eta idazle-lanak eginez, eta California Institute of the Artsen zein University of Southern Californiako School of Cinematic Artseko John C. Hench Animazio eta Arte Digitalen Departamentuan irakasle ere bada.
Deborah Levyk euskarri eta esparru askotan egin du lan: fikziozko nobelak, poesia, ikus-kulturako lanak idatzi ditu. Deborah Levyk idatzitako nobelen artean aipagarriak dira Beautiful Mutants (Mutante ederrak), Swallowing Geography (Geografia irenslea), The Unloved (Ez-maitatua) (Vintage arg.), eta Billy and Girl (Billy eta neska) (Bloomsbury arg.). Bere antologia-istorioak, Pillow talk in Europe and Other Places (Oheko aitorpenak Europan eta beste lekuetan) izenekoak Dalkey Archive Pressek argitaratu ditu AEBtan, eta Erresuma Batuan BBC kateak eman ditu. Swimming Home (Igeri etxera) liburu berriko zati bat Aleksandar Hemonek argitaratuko du Best European Fiction 2010 (2010eko fikziorik onena Europan) liburuan. Arts & Humanities Research Council erakundearen beka bati esker, 2006-2009 bitarte, Deborah Levy alboko irakasle izan zen Royal College of Art ikastetxeko Animazio Departamentuan. www.deborahlevy.co.uk
Dokumentu Akzioak