Berbaoc. Vuk Jevremovicen animazio eta soinu tailerra
Tailerra
2007/06/18 - 2007/07/18

Berbaoc. Vuk Jevremovicen animazio eta soinu tailerra

Parte-hartzaileak
— etiketak: , ,

Tailer honetan artista plastiko eta ikusizkoengana hurbildu nahi da animazioaren mundua, horrela, diziplina desberdinak konbinatuz eta soinua argumentu-hari gisa hartuta animazioko film labur bat egingo da.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Ikasle kopurua: gehienez 5 pertsona.

Koordinazioa:

Isabel Herguera

“Animazio filmak egiten hasi nintzen, besterik gabe, margo eta grafikoei mugimendua ematen saiatu nintzenean, konbinazio paregabea sortuz; istorioa bigarren maila batean gelditzen zen, intuitiboagoa bihurtzen zen eta ez zuen argumentu-hari bakarra jarraitzen”. Vuk Jevremovic

Tailer honetan artista plastiko eta ikusizkoengana hurbildu nahi da animazioaren mundua, horretarako animazioko film labur bat egingo dela, zenbait diziplina konbinatuta eta soinua argumentu-hari gisa hartuta. Berbaoc* (Berbaoc = hitz hauek) musika konposiziotik abiatuta, parte hartzaile bakoitzak “uztartuko ditu” soinua eta bere eduki abstraktua, hainbat lengoaia artistiko pertsonali ateak irekiz. Artista bakoitzak hots baten esanahia irudikatuko du, eta minutu bat inguruko animazio pieza bat sortuko da. Lan horren emaitza parte hartzaile guztien artean egindako taldeko film bat izango da, eta zati guztiak elkarren segidan (film bakar modura) edo instalazio formatuan (egindako film zatiak modu ausazkoan konbinatuta) ikusi ahal izango dira.

Berbaoc ariketa formal bat da: narrazio egitura baten eraketa aztertzen da, soinu erritmoak eta berorrek animazioan duen baliokidea, mugimendu ziklikoa, elkarren ondoan jarriz.

*Berbaoc tresna bakartzat ahotsa erabiltzen duen pieza bat da, Xabier Erkiziak sortua, Santiago Irigoyen musikari eta konpositorearen grabazio batetik abiatuta. Berbaoc hitzen artean gelditzen diren soinuak ere badira. Inskripzioa:

Tailerrean parte hartu nahi dutenek “ hoja de inscripción “ izena emateko orria bete eta Artelekun bertan aurkeztu beharko dute 2007ko ekainaren 11 baino lehen, posta elektronikoa, ohiko posta edo web orria erabilita. Horrekin batera, curriculuma eta gutun labur bat bidali beharko dute tailerrean parte hartzeko dituzten arrazoien berri ematen duena, baita eskatzaileak bidezko irizten duen material oro ere.  Aukeraketa tailerreko koordinatzaileak egingo du eta aukeratzen diren pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie ekainaren 13an.

 

Biografiak

 

Vuk Jevremovic

Frankfurt, Alemania. Animaziogilea eta margolaria. Belgradeko Unibertsitate Teknikoan (antzinako Jugoslavia) arkitekturako titulua eskuratu zuen 1984an. Freelance modura lan egin ondoren, Munichen Arte Ederretako ikasketak egitea erabaki zuen eta hor ezagutu zuen animazioaren mundua, Zagrebeko Eskolako animatzaile ospetsu batentzat, Nedeljko Dragicentzat, interpretari lana eginez. 2002an titulua eskuratu zuen bekadun ikasle gisa Joseph Kosuth irakasle eta artista kontzeptualaren eskutik. Kosuthek irudi animaturantz bideratuko du Jevremovicen mugimenduzko pintura. Mugimenduzko irudirako duen berezko talentuak ikus-entzunezko ikuskizun bilakatuko du bere lana, narratiba modu organikoan sortzen delarik.  Orduz geroztik, Jevremovicen ibilbide profesionala animazioari lotuta egongo da eta sari garrantzitsuak jaso ditu nazioarteko jaialdietan. Jevremovicen filmografian aipatzekoak dira: The wind subsides (1998), Panther (1998) –nazioarte mailako 15 sari lortu zituen eta Oscar sarietan finalista izan zen animazioko film labur onenaren sailean-, Diary (2000), Faces (2002), Quercus (2003), The Wheel Turnes (2005), Open your eyes and do not breathe (2006), Lux (2007).

www.vukjevremovic.com

 

Xabier Erkizia.

Euskadi. Artistaren lana musikaren eta soinuaren norabide ezberdinetan bilatzean eta sakontzean datza.  Instalazio formatua izan nahiz bakarkako saioak edo taldeko inprobisazioak, bere proposamenetan ideia, estilo, pertsona, soinu eta materialak nahasten dira.  Musikari, ekoizle eta hainbat argitalpenetako zutabegile, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko koordinatzailea da. Diziplina ezberdinetako sortzaile askorekin elkarlanean aritu da, batez ere soinuaren alorrean. Ertz elkarteko kidea da eta Arte Sonoro plataformako editore-kidea.

iCal
Dokumentu Akzioak