Birgit Beumers errusierazko irakasle laguntzailea da Bristoleko Unibertsitatean. Oxfordeko St. Antony’s College-n burutu zuen lizentziatura eta gaur egungo errusiar kulturan dago espezializatuta, batez ere zineman eta antzerkian. Haren azken argitalpenen artean dago Errusiar zinemaren historia bat (2009), eta, editore gisa, 24 Fotograma: Errusia eta Sobietar Batasuna (2007). KinoKultura online argitalpenaren eta Errusiar eta sobietar zinemaren inguruko azterlanak aldizkari akademikoaren editorea da. Gaur egun animazio zinema errusiarra ikertzen ari da eta Shiryaev artxiboaren komisario lana egiten ari da Viktor Bocharoventzat.
Viktor Bocharov zinema historialaria da, Moskuko VGIK Institutu Zinematografikoan graduatua, eta hogei urtez jendarterako film zientifikoen atalean editore ibili zen Leningradeko Lenfilm zinema estudioan. Harena da Shiryaeven artxiboaren aurkikuntzaren ardura, Daniil Saveliev argazkilariarengandik eskuratu baitzuen 90eko hamarkadaren erdialdean. Harrez geroztik Shiryaeven filmen zaharberritzean jardun izan du, eta bere lanaren lehen erdia aurkeztu du Premiére atzeratua (Zapazdavshaia prem’era, 2003) dokumentalean.
Deborah Levyk euskarri eta esparru askotan egin du lan:
fikziozko nobelak, poesia, ikus-kulturako lanak idatzi ditu. Deborah Levyk idatzitako nobelen artean aipagarriak dira Beautiful Mutants (Mutante ederrak), Swallowing Geography (Geografia irenslea), The Unloved (Ez-maitatua) (Vintage arg.), eta Billy and Girl (Billy eta neska) (Bloomsbury arg.). Bere antologia-istorioak, Pillow talk in Europe and Other Places (Oheko aitorpenak Europan eta beste lekuetan) izenekoak Dalkey Archive Pressek argitaratu ditu AEBtan, eta Erresuma Batuan BBC kateak eman ditu.
Swimming Home (Igeri etxera) liburu berriko zati bat Aleksandar Hemonek argitaratuko du Best European Fiction 2010 (2010eko fikziorik onena Europan) liburuan. Arts & Humanities Research Council erakundearen beka bati esker, 2006-2009 bitarte, Deborah Levy alboko irakasle izan zen Royal College of Art ikastetxeko Animazio Departamentuan. www.deborahlevy.co.uk
Pelikulak egiten ditu, zeluloidean bertan pintatuz eta arrastoak eginez. Mundu osoko jaialdi ospetsutan erakutsi ditu bere lanak. Parte hartzen du umeentzako nahiz helduentzako zinema, antzerki eta pintura laborategitan, zuzendari eta laguntzaile bezala. Jarduera horiekin batera, pinturan eta errestaurazioan aritzen da.
Artista polifazetikoa da Stefano, ikuskizunaren profesionala . Juglarea, pailazoa eta akrobata, Stefano-k parte hartzen du zirko, dantza eta antzerkiko hainbat proiektutan, kudeatzailea eta laguntzaile bezala. Duela urte batzuk geroztik, alor sozio-pedagogikoan aritzen da eta ikastaroak ematen ditu ikastetxetan, sorkuntzaren garapenari buruz.