Kataluniako
Animazio Zinemako Nazioarteko 11. Erakusketa
Koordinazioa:
Isabel Herguera
Ekoizpena:
Arteleku-Gipuzkoako
Foru Aldundia
Ekoizpen
exekutiboa:
MDK
Elkarlana:
Animac, Lleidako Udala, Generalitat, Decapacap, Kutxa.
Animac,
Kataluniako Animazio Zinemako Nazioarteko Erakusketa, animazioa
adierazpen pertsonalaren tresna gisa erabiltzen duten artistentzako
lehiaketa asmorik gabeko erakusketa bat da. Narratiba tradizionalaren
mugak gaindituz eta zalantzan jarriz, animazio zinemaren adierazpen
gaitasuna sustatu eta aberastuko duten ameslarien, lan independente
eta arriskatuen bila dabil.
Duela bost urtez geroztik Animac
eta Artelekuren artean burutzen ari den lankidetza programaren
barruan, martxoaren 6tik 10era bitartean erakusketaren filma eta
jarduera esanguratsuen sorta bat eskainiko da. Animac-en izaera
independentearekin eta Artelekuren diziplinarteko filosofiarekin bat
eginez, aukeratuko den lan sortaren bidez ikusi ahal izango dugu
animazioa sortzeko modu eta era ugari dagoela.
Aurtengo
erakusketan Errusia aurkezten da Mikhail Aldashin errealizadore
errusiarraren eskutik; ohiko bi sekzio daude: Brou Animac, urteko
lanik onenetakoak biltzen dituena eta Haurrentzako emanaldia,
animazioaren unibertsoa txikienei hurbiltzeko helburuarekin. Halaber,
bereziki nabarmentzen da soinuak animazioaren barruan duen zeregin
garrantzitsua, Metamkine taldeko musikari eta zinemagileen
emanaldiaren eta hainbat soinu-sortzailek eskainiko dituzten
tailerraren eta kontzertuaren bitartez.
Hurrengo
jarduera:
Vuk
Jevremovic-ek eskainitako animazio tailerra
2007ko ekainaren 18tik
uztailaren 18ra bitartean
PROGRAMA
1)
Jaialdia
Asteartea,
martxoak 6, Artelekun
19:00.
BROU ANIMAC I
Isabel Herguera-ren eskutik azken urtean ekoiztutako
animazio independenteko laburmetraien sorta.
Cirugía,
Alberto González Vázquez, Espainia 2006, 2’15’’
Who
I am and what I want,
Chris Shepherd, David Shrigley, Erresuma Batua 2005, 7’30’’
Dreams
and Desires–Family Ties,
Joanna Quinn, Erresuma Batua 2006, 10’
Never
like the first time,
Jonas Odell, Suedia 2005, 14’30’’
Rabbit,
Run Wrake, Erresuma Batua 2005, 8’30’’
Doom
Farm,
Ian Hickman, Erresuma Batua 2005, 6’01’’
Lightning
Doodle Project (PIKA PIKA),
Takeshi Nagata, Kazue Monno, Japonia 2006, 4’
Història
tràgica com final feliz,
Regina Pessoa, Portugal 2005, 7’46’’
Iraupena guztira:
59’52’’
20:00. IKUS-ENTZUNEZKO KONTZERTUA: CELLULE
D’INTERVENTION METAMKINE
Metamkine talde frantziarrak bere
jardueretako bat aurkezten du, eszenatokian aldi berean musikariak
eta zinemagileak biltzen dituena, zuzenean inprobisatuz eta bai
soinuak baita irudiak ere eskuz sortuz, zine-proiektagailuak nahiz
magnetofonoak bezalako tresna analogikoak erabiliz. Metamkine-k
irudiaren eta soinuaren arteko jolas pertsonal bat proposatzen du,
eurek "zinema belarrientzat eta musika begientzat"
adierazpenarekin definitzen duten bi diziplinen arteko lotura dena.
Jérôme Noetinger, gailu elektroakustikoa.
Christophe
Auger, zine-proiektagailuak.
Xavier Quérel,
zine-proiektagailuak.
Asteazkena,
martxoak 7, Artelekun
19:00.
MIKHAIL
JAUNAREN IZARRAK
Mikhail
Aldashin-en sorta eta aurkezpena.
Mikhail Aldashin zinemaren
lengoaiaren era guztiak menperatzen dituen margolari bat da. Esku
artean duen objektua dena dela ere, beti dotoreziaz eta
biribiltasunez amaitzen dituen istorioak asmatzen ditu. Oso litekeena
da horren arrazoia artista honen berezko talentua ez ezik bere maisu
eta lankideen ekarpena ere izatea.
Tales
of Tales,
Yuri Norstein, Errusia 1978, 29’
The
Other side,
Mikhail Aldashin, Errusia 1993, 8’29’’
Story
of Moscow Czars,
Mikhail Aldashin, Errusia 1997, 1’15’’
Bukashki,
Mikhail Aldashin, Errusia 2002, 10’
About
Ivan the Fool,
Mikhail Aldashin, Errusia 2005, 11’05’’
Iraupena
guztira: 59’49’’
Osteguna,
martxoak 8, Artelekun
19:00.
"FANTASÍAS ANIMADAS DE AYER Y DE HOY"-K AURKEZTUA:
TRANSORIENT EXPRESS
Iraupena: 40’
Transorient Express
Xabier Erkiziak koordinatutako eta Lleidako Udaleko Kultura Ekintzako
Udal Institutuak (IMAC) eta Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiak
koproduzitutako ikuskizuna da.
Ikus-entzunezko ikuskizun hau,
berariaz Animac-en 11. erakusketarako sortu dena, animaziozko bost
laburmetraia proiektatzean datza, horien musika zuzenean sortuko
delarik. Herrialde eta musika kultura ezberdinetatik datozen hiru
musikariren lehendabiziko elkarlana da: Josep Maria Baldomà i
Monesma (Katalunia), Xabier Erkizia (Euskadi) eta Babar Sheikh
(Pakistan).
Laburmetraien emanaldia
Lux,
Vuk Jevremovic, Serbia 2006, 8’30’’
Lanpara baten argi
goxoak denboran zehar bidaiatzera garamatza Lleidako La Seu Vella
katedralaren barnera, zeinen memorian gordeta dago hiriaren jatorria
eta historia. Denboraren arkitektura organikoan zehar egindako bidaia
zoragarria da.
Kaleidoscope
Jazz Chair,
Charles eta Ray Eames, EE.BB. 1960, 6’28’’
Charles eta Ray
Eames itzal handiko XX. mendeko diseinatzaileak izan ziren, diseinu
industrialaren iraultza eragin zutenak, masengana hurbiltzeko asmoz.
Diseinatzaile gisa beren filosofiaren muina segurtasunari,
erosotasunari eta ezagutzari dagokionez gizakiaren oinarrizko
beharrak asetzeko grina da. Era guztietako material eta bitartekoak
probatu zituzten, besteak beste, animazio zinema.