Animac
animazioa adierazpen tresna gisa erabiltzen duten artistentzako
lehiaketa asmorik gabeko erakusketa bat da. Narratiba tradizionalaren
mugak gaindituz eta zalantzan jarriz, animazioko zinearen adierazpen
gaitasuna bultzatu eta aberastuko duten ameslarien, lan independente
eta arriskatuen bila dabil.
Duela lau urtez geroztik Animac
eta Artelekuren artean gauzatzen ari den lankidetza programaren
barruan, martxoaren 7, 8 eta 9an erakusketaren filma eta jarduera
aipagarrienen sorta bat eskainiko da.
Animacen izaera
independentearekin eta Artelekuren diziplinarteko filosofiarekin bat
eginez, aukeratuko den lan sortaren bidez ikusi ahal izango dugu
animazioa sortzeko modu eta era ugari dagoela.
Asteartea,
martxoak 7
19:00
h
Mexikoko film laburren sorta: Realidades
invisibles
Heriotzarenganako lilurak bere iragan aztekaren
oroimena eta kristau herentzia jasotzen dituen kultura sinkretikoa
sortzen du; igarotzea eta jarraitzea. Elkarbizitza modu hori eta
heriotzaren presentzia dira Mexikoko film horiek komunean dituzten
elementuak.
Aurkezpena Lourdes Villagómezek egingo du.
El
héroe, Carlos Carrera, 5’
Anatomía de una mariposa, Andrea
Robles y Adriana Bravo, 5’
Síndrome de línea blanca, Lourdes
Villagómez, 8’
Esfera, Luis Felipe Hernández, 13’
Hasta
los huesos, René Castillo, 15’
Santo contra los clones, Adolfo
Díaz, 13’
Iraupena guztira: 59’
Asteazkena,
martxoak 8
19:00
h
Animac film laburren sorta
¿Con qué la lavaré?, María
Trénor, Espainia 2003, 11’
Fliegenplicht für quadratköpfe,
Stephan Flint Müller, Alemania 2004, 13’ 24’’
Morir de
amor, Gil Alkabezt, Alemania 2004, 12’
While Darwin sleeps, Paul
Bush, Erresuma Batua 2004, 5’
Les oreilles n’ont pas de
paupières, Etienne Chaillou, Frantzia 2004, 8’
City paradise,
Gaëlle Denis, Erresuma Batua 2004, 5’ 58’’
Iraupena
guztira: 54’ 82’’
20:30 h
Kontzertua.
Modulações sonoro visuais/ Soinu-ikus modulazioak
Modulações
Xabier Erkizia soinu artistak eta Raimo Benedetti bideo artistak
elkarrekin burututako ikus-entzunezko proiektu bat da. Proiektuaren
asmoa da “irudien sonoritatea eta soinuaren irudikapena”
berreskuratzea bakarra eta banaezina den modelazioaren bidez.
Musikaren oinarrizko elementuak (egitura eta abstrakzio ahalmena)
berreskuratzen dituen sonoritatearen bidez, Erkiziaren lanak
xehetasunez eta dinamikez beteriko soinu unibertsoa entzutera
gonbidatzen du. Tonalitate intimistarekin, Benedettik aurkezpenetan
bertan zuzenean ekoitzi eta manipulatzen dituen bideo irudien
abstrakzio ahalmena lantzen du. Izan daiteke bai aldi berean
proiekzioak eskaintzen dituen kontzertua, bai zuzeneko musikarekin
iraupen ezberdina izango duen ikus-performancea, ikusleak berak
zehaztuko du hori.
Osteguna,
martxoak 9
19:00
h
Monsters road, Brett Ingram. Amerika 2004, 1h 20’
Bruce
Bickforden familia-giro eta testuinguru historikoari buruzko
dokumentala. Bickford Iparramerikako abangoardiako zinearen
begitazioa izan zuenetako bat da, aparteko artista eta plastilinazko
animaziogile amorratua. Frank
Zapparen Baby snakes eta Amazing Mr. Bickford lanetako haluzinazio
eta delirio animatuak egin zituen.
20:30 h
Baby snakes,
Frank Zappa. Amerika 1979, 2h 44’
Frank Zappak New Yorken
eskainitako kontzertua, bertan irudi errealak eta Bruce Bickforden
animazioen amets haluzinogenoak tartekatzen dira.
Kutxa
aretoa | Arrasate, 12
Larunbata,
martxoak 11
18:00
h
Haur programazioa (gomendatutako adina: 6 urtetik 12ra)
Wooly
Town, Vera Neubauer, Erresuma Batua 2005, 5’ 45’’
Barbazan:
The Cabinet of Fear, Patrick Raats y Balder Westein, Herbehereak
2005, 5’
Little house on a tree, Darko Krec, Kroazia 2005, 6’
30’’
Piñata, Mike Hollands, Australia 2005, 4’ 7’’
La
poupée cassée, Louise Marie Colon, Belgika/Frantzia 2005,
8’
Bonhommes, Cecilia Marreiros Marum, Frantzia/Belgika 2003, 8’
30’’
Le Bouillon, Anne-Laure Totaro, Frantzia 2005, 3’ 30’’
Panique au village (serie TV), La Parti / Pic Pic André
Productions, Belgika 2002, 5’