Tailerra erabiltzeko derrigorrezkoa da proiektu artistiko bat
izatea. Hala izanez gero, proiektu hori behar bezala azalduta aurkeztu
beharko da dossier baten bidez tailerreko ardunadunari (Nerea Lopez). serigrafia@arteleku.net
Lan hori aurrera eramateko baimena ematen denean lehenengo saioak ardunadunaren
lanordu berberak izan beharko dute. Tailerraren makina eta materialen erabilpen
egokia dela ikusten denean, norberak finkatuko ditu bere lanorduak, hau da, ez
da beharrezkoa izango arduraduna bertan egotea, idazkaritzan giltza eskuratzeko
aukera izango delarik, erabiltzaileen kontrol bat ematen den
bitartean.
Materialen aldetik berriz, Artelekuk pantailak, rasketak
eta raederak, garbiketarako gaiak eta oinarrizko tresnak (goraizeak, reglak...)
eskeiniko ditu, baina hortik aurrera norberak ekarri beharko ditu bere proiektua
burutzeko behar duen guztia, emulsioa, tintak, soportea (papera
barne)...
Era berean, eguneroko lana amaitu ondoren, derrigorrez
tailerra garbitu, txukundu eta behar bezala utzi beharko da. Beraz,
erabiltzailea bera izango da bere lanorduetan tailerraren arduradun bakarra.
Norberak arduratu beharko du bere zaborrak ateratzeaz, hau da, tinta
eta pote hutsak edota disolbentez zikindutako trapuak ezin dira Artelekun utzi,
beraz, norberak eraman beharko ditu garbigunera. (Oso kutxakorrak dienez ezin
dira zakarrontzira bota).
Azkenik, derrigorrezkoa da proiektua
amaitzerakoan gutxienez burutu den lanaren dokumentazio grafiko bat entregatzea
ardunadunari berak tailerraren memoria bat egin ahal izan dezan.
Arau
hauek ez betetzeak tailerraren erabilpena ukatzea bultzatuko du.