] irekiak [ #002 RASPBERRY PI OPEN DAY
Topaketak
- 2012/12/10 06:00 pm - 08:00 pm

] irekiak [ #002 RASPBERRY PI OPEN DAY

Parte-hartzaileak

2012ko otsailan merkaturatu zen Raspberry Pi izeneko ordenagailu txikia. Kreditu txartel baten tamainakoa izanik ere, gailu honek definizio altuko bideo irteera, surround 5.1 audio irteera, USB konexioak, kanpoko sentsoreak gehitzeko GPIO sarrerak, eta Linux sistema eragilea du, dena 30€ko salneurrian. Ezaugarri guzti hauek, instalazio artistikoetarako nahiz esperimentazio digitalerako tresna ezin egokiagoa bihurtu dute, bereziki Arduinorekin nahasiz eman ditzazken emaitza emankorregatik.

Mahai-inguru gisara proposatutako aurkezpen honetan, Raspberry Pi erabiliz sortutako hainbat proiektu ezagutu eta aztertuko dira, eta aldiberean tresna honek eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak, sentsore eta bestelako albo-tresnak, programazio ezaugarriak, martxan jartzea… bezalako pausuei buruzko oinarrizko informazioa eskainiko da. Honakoa, Raspberry Pi zer den eta zertarako balio duen jakin nahi duten artista, programatzaile edo pertsona ororentzako zuzendutako saio irekia izango da.

Irekiak, Artelekun astelehenetan ospatzen den topaketa saila da. Norberak egiten dakiena erakutsi eta besteek egiten dakitena ikasteko elkartruke espazio irekia da. Izenik eman gabe eta libreki parte hartzera gonbidatuta zaude.

iCal
Dokumentu Akzioak