ZoOo II mintegia. Hitza basatia
Mintegia
15/09/2010 - 19/09/2010

ZoOo II mintegia. Hitza basatia

Parte-hartzaileak

“Hona hemen gutariko bat izatera, ongia eta gaizkia ezagutzera, etorri den gizona”. Adani buruz, gizakiari buruz, erorketaren ostean Yavheh-k esandako hitz performatibo horiek, animalia-gizakia bereizketari buruz gaur egunera arte mendebaldean izan den pentsamendu nagusia zehazten dute.

Milaka urtez osatutako tartea izan edo desobedientzia egintza baten ondorio zuzena izan, une batean gizakiak jauzi kualitatibo bat eman zuen, eta Levi-Straussek esango lukeen bezala, naturatik kulturara igarotzea eragin zuen. Ikuspegi zientifikoarekiko gehiegizko desadostasun nabariak izan arren, genesiaren 3. kapituluak gure espeziea, Homo Sapiens Sapiens, izendatzeko erabiltzen dugun hitzak zehazten duena alegoriaz adierazi besterik ez du egiten. Dakiela badakien hominidoa, hau da, badaki dakiela, bere ezagutzaren jakitun da, eta beraz, bere buruaz, bere existentziaz, kontziente da. Zuhaitz debekatuaren, ongia eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzaren, fruitua hartzeko eskua luzatzerakoan, eta fruitua irensterakoan, honela dio hitzez hitz Bibliako kontakizunak: “biei begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren”. Gizakia bere biluztasunaz, naturaren aurrean duen babesgabetasun osoaz, jabetzen da, eta kultura tarteko, natura menperatzeko bideari ekiten dio. Natura, eta bertan dauden gainerako animaliak, beste guztien gainetik Bestea izatera pasatzen da; Bestea, zeinaren oposizioz gure burua eraikitzen dugun, hain zuzen ere, autokontzientzian oinarritutako gure burua. Edo/ eta moralean, askatasunean, erruan, hizkuntzan, artean… Gure burua positiboki definitzen dugu, negatiboki beste horiei kentzen diegunean oinarrituta, eta haien ustezko gabeziengatik, gure eskura daudela pentsatzen dugu.

- Asteazkena, irailak 15, 19:00etan. Cristina Enea. Vanessa Lemm y Jorge Riechmann. Moderatzailea: Concha Cortés Zulueta, arte historialaria. “Animales en el Arte Contemporáneo” tesia egiten ari da.

- Osteguna, irailak 16, 19:00etan. Cristina Enea.

Miguel Álvarez-Fernández: "NO SOY UN ANIMAL" (O ¿Y SI LOS PÁJAROS, EN LUGAR DE CANTAR, ESTUVIERAN GRITANDO DE DOLOR?). Ahotsari eta bere teratologiari buruzko oharrak.

Alessandro Bosetti. Kontzertua (Ertz jaialdiarekin elkarlanean)

- Ostirala, irailak 17, 19:00etan. Cristina Enea. Iñaki Segurola eta Garbiñe Larrea

 

- Irailak 15etik 19ra. Cristina Enea. INSTALAZIOA "ANIMAL" Olatz González Abrisketa, 2010. 42 minutu

iCal
Acciones de Documento