HYDROPHONIA Donostia
Jaialdia
oct 01, 2010 - oct 06, 2010

HYDROPHONIA Donostia

Parte-hartzaileak

Hydrophonia bereziki urpeko entzunezko paisaiari eskainitako entzunezko arte-jaialdia da. Gure belarriei guztiz ezezaguna suertatzen zaion unibertsoa da, baina oso liluragarria, aldiz.

Koordinazioa: Audiolab

Komisarioak: Kim Cascone, Xabier Erkizia

Data: Urriak 1etik 6ra

Lekua: Aquarium, Donostia

Gonbidatuak: Michel André, Kim Cascone, Jana Winderen, Mike Rooke, Lee Patterson

Izena emateko epea: Irailak 20 arte. Bidali zure datu pertsonalak motibazio eskutitz batekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Askotan, soinudun arteko lan asko eta askoren protagonista diren zenbait animalia eta inguruen soinuak entzunezko postala edo belarrietarako zine gisa izendatuak dira, ikusmenari erreferentzia eginez. Horrek entzunekoak ikusmenekoarekin duen menpekotasuna indartu besterik ez du egiten.

Zentzu honetan, ironikoki soinu landa-grabazioek entzuleak ikusten duenan finkatuta jarraitzen dute, entzuten duenan baina gehiago.

Baina soinu artistek menpekotasun hau hautsi edo gainditu nahi badute, grabazio hauek entzuleak ezin ikus dezakeen lekuetan egin beharko lirateke, edo fisikoki ezin egon daitekeen nonbaiten; leku ilun edo ezkutatuak, entzulea bere irudimenataz fidatuz, "soinu anti-retinala" deitu dezakegun ariketan batean.

Eta fenomeno hau da, hain zuzen ere, jaialdi honek aipatzen dituen soinu-paisaiak entzuterakoan gertatzen dena.

6 egunetan zehar, zientzialari eta ingeniariengatik lagundutako zenbait artistek gure esperientziei guztiz ezezagunak zaizkien errealilateak argituko dituzten murgildutako entzute-esperientziei buruz hitz egin eta azalpenak emango dituzte. Kontzertuak, audizioak, hitzaldiak eta tailerrak izango dira, baina batez ere, entzutezko une errepikaezinak eta, hobeki esanda, entzutze-saio murgilduak.

Arteleku arte garaikideko ekoizpen zentruko Audiolab soinu laborategiak koordinatuta eta Donostiako Aquariumarekin eta Cristina Enea ingurumen baliabideen zentroak antolatutako ZoOo jardunaldi zikloarekin elkarlanean.

 

ICal
Document Actions