Tresnak::Tools {06 – Arte Sortzailea
Tailerra
2012/09/27 - 2012/09/28

Tresnak::Tools {06 – Arte Sortzailea

Parte-hartzaileak

Data: Irailak 27 eta 28
Tokia: ARTELEKU
Gonbidatuak: Adrían Cuervo
Parte-hartzaileen kopurua: 12
Izena emateko azken eguna: Irailak 21. Bidali zure datu pertsonalak info@arteleku.net helbidera.
 

    Tresnak:: Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren sorkuntza hori artearen eta sormenaren alorrean aplikatzeko helburuarekin.  Jardunaldi hauetan, softwarearen eta hardwarearen  hainbat tresnei buruzko sarrera laburrak egingo dira.  Jardunaldi honetan arte sortzailean barneratuko gara.
    Arte sortzailea ikus-entzunezko eremuaren atal bat da eta irudi eta sintesi audioa, interakzioa, programazio logikoa eta zoria uztartzen ditu.  Bere erabilera zabalduta dago ikus-entzunezko performancean, multimediako eta elkarreragineko instalakuntzetan, arkitektura bideomapatuan eta arte eszenikoan.  Bertan, egituren diseinua eta denboran zeharreko garapena, eta egitura hori aldatzeko nahi ditugun elementuak sartzen dira jokoan. Egitura hori izan daiteke ikusleen parte hartzea kamara, portaera eredu edo zoriaren bitartez. 
    Ikastaroaren helburua modu autonomoan garatzen diren ikus-entzunezko inguruneak sortzeko behar diren tresnak eta ezagutza eskaintzea da. Soinu-irudi harremanari buruz, denboran zeharreko portaera ezberdinei buruz eta logika ereduen diseinuari buruz eztabaidatuko da, ikastarotik kanpo garatu daitezkeen eta obra pertsonalean integratu daitezkeen arte sortzailearen adibide berriak sortu ahal izateko.   
    Adrian Cuervo arte ederretan lizentziatua da; horrez gain, artista eta ikus-entzunezko performanceari aplikatutako teknologia berrien ikerlaria ere bada.  Keinu interfaze bitartez proiektatutako irudien kontrolean espezializatuta dago.  Nazioarteko hainbat arte zentrotan eta  irudien arteari buruzko jaialditan  obrak aurkeztu eta parte hartu du; arte eta teknologia berrien hainbat sari irabazi ditu baita ere.  Madrilgo Unstable Society eta Mademotion kolektiboen fundatzaileetako bat da.

ORDUTEGIA

OSTEGUNA 27

11:00-12:00.  Ongietorria eta gosaria
12:00-14:00.  Arte sortzaileari buruzko informazioa / Software instalakuntza
16:00-20:00.  Arte Sortzailea (1. saioa)

OSTIRALA 28

12:00-14:00.  Proiektuen erakusketa informala
16:00-20:00.  Arte Sortzailea (2. saioa)

    Goizeko saioetara joatea ez da beharrezkoa, baina bai gomendagarria.

     Parte hartzaileek beraien ordenagailu eramangarriak ekartzea beharrezkoa da. 



iCal
Dokumentu Akzioak