Datak
Uztailak 21 eta 22
Izenematea:
bidali zure datuak arteleku@gipuzkoa.net
helbidera.
Izenemate
epea:
uztailaren 18 arte
Parte
hartzaileak:
gehienez 12
Jardueren
ordutegia
Osteguna,
uztailak 21
11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera
11:30-12:15
VVVV*-rekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:30
Install Lunch*
16:00-20:00
VVVV sarrera-saioa - Patxi Araujo
Ostirala,
uztailaka 22
11:00-12:00
Open Frameworks*-ekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:00
Install Lunch*
16:00-20:00
Open Frameworks sarrera-saioa - Karlos g Liberal
*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria ; )
VVVV programaziorako ingurune bisuala da, oso egokia prototipatze azkarrerako eta garapenerako. Batik bat grafikoetarako, denbora errealeko audio eta bideorako eta interaktiboetarako erabiltzen da. Ikastaroan multimedia ingurune interaktiboak nola sortu azalduko da, interface fisikoak eta hainbat irteera erabiliz.
Open Frameworks C/C++ liburutegia da, sormen prozesuan laguntzeko sortua eta esperimentaziorako eremu erraza eta intuitiboa eskaintzen duena. Bereziki artista eta diseinatzaileentzat dago pentsatua. Ikastaroan Openframeworks liburutegiaren hastapen-saio bat egingo da eta, batez ere, interakzioarekin lotutako prototipoak sortzeko hainbat teknika azalduko dira.
Patxi
Araujo artista
da eta EHU/UPV-ko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia
Departamentuko irakaslea. Bere lanean teknologia berrien erabilera
eta horien poetikak aztertzen ditu, diskurtso artistikoekin loturik.
Karlos
g Liberalek (Patxangas),
arimaz Cyberpunka, kodean "edertasuna" topa litekeela
sinesten du. Teknotrakitana
esperimentazio elektronikoko kolektiboko kide da eta web teknologien
alorrean 12 urtetik gorako esperientzia duen Investic kooperatibako
bazkide fundatzailea ere bada.
Ezinbestekoa
da parte hartzaile bakoitzak bere ekipo informatikoa ekartzea.