MY MAP IS NOT YOUR MAP
Mintegia | Tailerra
2009/09/21 - 2009/09/25

MY MAP IS NOT YOUR MAP

Parte-hartzaileak
— etiketak: ,

Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz.

José Luis Pajares- ek koordinatutako tailerra

Parte-hartzaileak: 12

Izena emateko epea: Irailak 14. Zure datu pertsonalak bidali CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

GPSaren erabilpena jende artean hedatu ondoren, artista eta ikertzaileen artean gero eta gehiago nabaritu da mapa ofizialetako espazio antolaketa hautsi eta posizionatze sistema komertzialek ezartzen duten orientazio mekaniko eta azalekoa puskatzeko beharra. Desadostasun horrek eraginda, espazioaren ohiko pertzepzioa aldatzen duten kartografia subertsiboak eta web euskarrian edo euskarri mugikorretan egindako artelanak sortu dira, eta artikulu ugari argitaratu da komunikabide lokatiboak (locative media), hiri informatika eta kartografia erradikala esparru dituzten diziplinetan.  

 

Mintegia egiten den aldi berean tailer bat egingo da sistema mugikorren gaineko elkarreragile lokatiboen kontzeptu diseinuaz eta elkarreragile horiek Mscape baliatuz garatzeko posibilitateaz. Artelekuren ingurune geografikoa kokalekutzat hartuta elkarreragin lokatiboko esperientziak sortzera bideratuko da tailerra, partaideek definitu eta hautatuta horretarako proposamenak.

 

Hitzaldi irekiak:

Irailak 21. 18:30etan, José Luis Pajares. 19:30etan, Dick Van Dijk.

Irailak 22, 19:00etan, Lize Mogel.

Irailak 23, 19:00etan, Fabien Girardin.

Irailak 24, 19:00etan, Giles Lane.

Irailak 25, 18:00etan, emaitzen aurkezpena

               19:00etan, Julius von Bismarck. Performancea. Parte hartzeko arteleku@gipuzkoa.net helbidean apuntau beharra dago.


Eskerrak eman nahi dizkiogu Zarautzeko Santa María La Real Museoari tailer hau aurrera eramateko emandako laguntzagatik.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Nire mapa ez da zure mapa!

Nire mapa ez da zure mapa! esaldia, nagusiki, bi modutara esan daiteke:  harridura tonuarekin, esate baterako, bisita turistiko baten testuinguruan, konturatzen garenean espazio bera ez dagoela modu berean antolatuta gurekin dagoen pertsonaren mapan.  Momentu horretan, erreakzioa ondorengo hau izan daiteke: Zein ote da mapa zuzena? Galdu ote gara?

Nire mapa ez da zure mapa! esateko erabil genezakeen bigarren tonua zorrotzagoa eta oldarkorragoa izango litzateke. Espazioaren ikuspegia erreklamatzen duen birbaieztapen bat izango litzateke; espazioaren ikuspegi hori, ordea, ez dute denek berdin ulertzen. Palestina eta Israelen lurralde ikuspegiaren testuinguruan egongo gineteke.

 

Mintegia. Sarrera orokorra

Diziplina horiek ez dute arreta jartzen posizionatze eta mapaketa teknologia zehatzen garapenean, baizik eta posizionatze horren zentzua eta testuingurua eraldatzen dituzte. Espazio fisikoa, geografia objektiboen bitartez ez ezik geografia erlatiboen bitartez deskribatzeaz arduratzen dira. Toki bat, soilik cartesiarra edo soilik psikogeografikoa ez delako ikuskera dute abiapuntu.  

Mintegi honetan parte hartuko duten artista eta ikerlariek desorientazio soziogeografiko horiek argitara emango dituzte, kartografia eta lokalizazio interfaze berriak asmatzeko eta horiekin jolasteko. Bilaketa transzendente gisa, nabigazio zentzua berreskuratzen duten teknologia eta taktikak dira; lurraldea ikusteko dugun modua aldatzen digute eta deskribatzen duen mapa birmarraztu egiten dute sateliteko argazkiek alde batera uzten dituzten aztarna sozialekin.

 

Medio berriekin lurraldea irudikatzean sortzen den liskar egoera horri heltzeko, arazo jakin hauei buruzko eztabaidan zentratuko da mintegia.  

 

·         Birmapaketa subertsiboen estrategiak, tresnak eta adibideak.

·         Interneteko elkarlaneko mapaketan desadostasunak nabarmentzea, esplotatzea edo bateratzea.

·         Inguru fisikoaren ikuskera aldatzea:  taktika eta interfaze hibridoak.

 

 

Elkarlaneko proiektuen tailer paraleloa. Dick Van Dijk eta José Luis Pajares (gelo) 

Tailerra pertsona orori zuzenduta dago: artistei, ingeniariei, geografoei, arkitektoei, programatzaileei, diseinatzaileei, musikariei edo hackerrei, profesionalak direla edo zaleak direla. Gehienez, 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute.

 

Izen-emate data: (datu pertsonalak eta profesionalak; tailerrean parte hartzeko motibazioa)

 

Metodologia:

Sarrera teorikoa entzun ondoren, parte hartzaileek haien proiektu proposamenak azalduko dituzte eta gero lan taldeetan garatuko dituzte.  Gehien motibatzen dituzten hiru proposamen aukeratuko dituzte parte hartzaileek eta horietako batean parte hartuko dute.  Irakasleek eta, noizean behin, mintegiko hizlariek aholku kontzeptualak eta teknikoak emango dizkiete osatu diren taldeei.

Azkeneko egunean, parte hartzaileek, egindako lanari eta lanaren jarraipenari buruzko aurreikuspenak azalduko dituzte modu laburrean.

---------------------------------

 

Programa

Astelehena, irailak 21

10:30 Tailerraren aurkezpena eta locative mediaren sarrera historikoa. José Luis Pajares eta Dick van Dijk.

18:30 Mintegiaren aurkezpena eta hitzaldia: "My map is not your map". gelo (José Luis Pajares).

19:30 Dick van Dijk:"Out there: connecting people, places and stories".

Nola garamatza jendearen eta lekuen arteko harreman aberastu batek elkarrekintza modu berrietara? Kokapenean oinarritzen den baliabideak edozein giro hobetzea ahalbidetzen du, erabiltzaileak begiratzen duenari buruz azalpenak eta oharrak eskainiz, baliabide-konbinazio baten bidez. Kokalekuaren kontzientzia duen gailuak hirien, parkeen, museoen, ondareen, gertaeren edo kokapen batean oinarritzen den baliabidea beharrezkoa den beste edozein inguruneren interpretazioa eman dezake. Fikziozkoa eta benetakoa denaren eta espazio fisikoaren eta birtualaren arteko interfazeekin ari garenez, eta kalearen eta “jokalarien” arteko elkarrekintzarekin, pauso logikoa da kokalekuan oinarritutako esperientzia jokoarekin eta antzerki eta antzezpenaren artearekin lotzea, erabiltzaile aktiboen parte-hartzea eragiteko.

Waag Society-ren Baliabide Lokatiboen Programa Amsterdam Realtime proiektuan errotuta dago eta jendearen arrastoa erabiltzen du hiriaren mapa dinamiko bat sortzeko. Beranduago, besteak beste, Frequency 1550 garatu zen, ikasle gazteentzako hezkuntza-joko mugikorra, Erdi Aroko garaiak eta egungo hiriaren planoa nahasten dituena. Bere aurkezpenean Dick-ek zenbait proiektu aztertuko ditu. Proiektu hauek oso modu desberdinean kontzeptualizatu dira –bakoitzaren gaien izaera dela eta-, eta konponbide teknologiko desberdinetara iritsi dira. Bere adibideetan argudiatuko du ingurune fisikoa kultura-edukiaz jabetzeko leku aparta dela, hausnarketa sustatzeko eta erailtzaileen parte-hartze aktiboa sorrarazteko.

 

Asteartea, irailak 22

19:00  Lize Mogel: "Counter-cartographies".

e-map botere-tresna bat da, horretaz baliatu nahi duen orok erabil dezakeena. Mapak erresistentzia-moduan egin, erabili eta ulertzen dituzten artista, aktibista, geografo eta bestelakoen mugimendu bat dago, geroz eta handiagoa dena. Counter-cartographies hauek mapak duen izaera ezaguna eta berez politikoa dena egokitzen dute, boterearen oreka bat aztertzeko eta sortzeko. Lize Mogel-ek aktibistentzat eta praktika pedagogikoetarako mapaketa-estrategiak erabiltzen dituzten azken proiektu kartografikoei buruz (bereak eta beste batzuenak) hitz egingo du.

 

Asteazkena, irailak 23

19:00  Fabien Girardin: "People as sensors, people as actors".

Gure eguneroko bizitza gidatzerakoan malgutasun berria ematen diguten nonahiko teknologiek, aldi berean, gure trazabilitaterako bideak eskaintzen ditu. Hitzaldi honetan aztertuko da nola egungo azpiegitura arinekiko erregistratutako elkarrekintzek gure mugikortasunaren eta hiri-ingurune hibridoak neurtzeko adierazleen elementuak erakusten dituzten. Agertu den informazio-estaldura honen laztasuna eta zuloak kontuan hartuko ditut. Baina hiria sistema gisa modelatzen duen eta bere eraginkortasuna hobetzeko helburua duen erabilera-ikuspegia aztertu beharrean, datuen giza alderdian jarriko dut arreta eta horien subjektibotasunak eta gertakizunak guk espazioarekiko dugun erlazioa nola aldatzen duten aztertuko dut.

 

Osteguna, irailak 24

19:00 Giles Lane: "Beyond cartography".

Giles Lane-ek Proboscis-en 2002tik gauzatutako proiektuen azterketa-lekuaren, sorkuntza eta pertzepzio publikoaren ikuspegi orokor bat eskainiko du (adib. Urban Tapestries, Social Tapestries, Feral Robots, Snout, Sutton Grapevine & Sensory Threads). Proboscis-en lanak beti jarri du arreta handiagoa giza ezagutza eta esperientzia lekuarekin lotzeko erlazio-izaeran izaera teknologikoan baino; pertsonek zergatik eta nola kontatzen dituzten istorioak eta eraikitzen dituzten narrazioak beren bizilekuak diren eta beraientzat esanahi bat duten lekuen inguruan.

http://proboscis.org.uk

 

Ostirala, irailak 25

18:00 Parte hartzaileek tailerrean garatu dituzten proposamenak aurkeztuko dira.  

20:00 Julius von Bismark. Performancea: "The human reconstruction of space and time".

Akzioa autobusean: Espaziorik gabeko irudiak vs. irudi gabeko espazioak. Bidai ilun bat leku ezezagun batera.

Parte hartzeko arteleku@gipuzkoa.net helbidean apuntau beharra dago.

Espazioa irudikatzeko erabiltzen diren medio gehienak ikusizkoak dira. Giza-burmuina inguruaren hiru dimentsioko ikuspena eraikitzeko gai da horretarako zatikako ikusizko datu abstraktuak erabiliz. ¿Zer gertatzen da ikusizko daturik ez badago? Itzalitako bidaia honetan begiak bendatuta ditugula guztiz ezezaguna den leku bat topatu beharko dugu. Leku honen hautemateak ez du ikusizko izaera izango,  bere oinarria beste zentzumen guztietan izango du. Esperimentu honen helburu nagusia bidaiaren aurreko eta ondorengo leku horren irudi birtualak alderatzea da, leku baten irudi birtualak irudikatzen duen mapa edo argazkiarekiko nola eraldatzen den aurkitu.

Hitzaldian hurrengo funtsezko puntuak eztabaidatuko dira: 

1: Navegando a través del mundo real con la visión artificial del ángel, aquellas utilizada en los videojuegos o "Google World".

2: La reconstrucción humana del entorno con la mínima información visual.

3: El ojo interior frente a la fotografía.

4: La diferencia entre una imagen fija y el mundo en movimiento, y cómo se utilizan los medios de comunicación para construir o manipular una imagen de la realidad.


Gai bakoitza lan edo esperimentu baten bidez irudikatzen da:

1:  Top Shot Helmet (casco con vista de pájaro)

2: Dos personas y dos destellos en la oscuridad.

3: El Dormitorio

4: Image Fulgurator (el flasheador de imágenes)

--------------------------------------------

 

Dick van Dijk.

Kontzeptu-garatzailea da Waag Society-n. Waag Society Amsterdamen kokatutako medialab bat da, kulturak eta teknologiak gizarteari, hezkuntzari, kulturari eta osasun-laguntzari dagokienez duten elkarrekintza ikertzen duena. Waag Society-k informazioaren gizartea diseinatzeko ekarpen bat egin nahi du, jendearen aukerak, sormena eta kultura aztertuz.

Dick bereziki Waag Society-ren narratibitatearen programaz arduratzen da; baliabide berrietan egitura narratiboen erabilera aztertzen du. Dick-en proiektuen artean kokalekuaren araberako hainbat proiektu daude. Dick-ek enpresa-ekonomia eta artearen historia ikasi zituen. Informazio gehiago: http://www.waag.org/person/dick

 

Lize Mogel

Diziplina arteko artista bat da, artearen eta kultura-geografiaren arteko interstizioekin lan egiten duena. Proiektu kartografikoak sartu eta banatzen ditu espazio publikoan eta argitalpenen bitartez. “An Atlas of Radical Cartography” liburu/mapa bildumaren koeditorea da eta “An Atlas” erakusketaren zuzendarikidea, nazio osoan zehar dabilena. “Genius Loci” erakusketan ere zuzendarikidea izan da, Los Angeles-ko mapaketa kontzeptualaren ingurukoa (Sci-Arc, Los Angeles, California Museum of Photography, Riverside). Era berean, Lurraren Erabilera Interpretatzeko Zentroarekin eta “Aesthetics and Protest” aldizkariarekin ere lan egin du. Bere erakusketek barne hartu dituzte Gwangju Bienniale (Hego Korea,) common room (New York), Overgaden (Kopenhage), eta “Experimental Geography” (ibiltaria). Bere lanarengatik dirulaguntzak eman dizkiote Jerome Foundation-ek, the LEF Foundation-ek, Los Angelesko Kultura Departamentuak eta Danimarkako Artearen Kontseiluak.www.publicgreen.com www.an-atlas.com


Fabien Girardin

Pompeu Fabra Unibertsitateko Teknologia Elkarreragileen Taldeko doktoregaia da eta Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) SENSEable City Laboratoryko kide da.  Bere blogean eta hainbat zientzia aldizkaritan bere ikerketak argitaratzen ditu, lokalizazioarekiko sentikorrak diren sistemekin zerikusia duten  gizakien ohiturei buruzko ikerketak, hain zuzen.  Informazio gehiago: http://www.girardin.org/fabien/

 

Giles Lane.

Proboscisen zuzendaria da Giles Lane. 1994an sortu zen taldea da Proboscis eta sareek eta komunikabide birtual eta fisikoek pertsonen eta interesen komunitateak sortzea sustatu dezaketela aztertzen du ordutik.  Bere proiektu ezagunenetako bat "Social Tapestries" da. Artista, elkarte, industria eta mundu akademikoarekin batera, mapaketaren aplikazio sozialak eta kulturalak aztertu zituen proiektuak.  Informazio gehiago: http://proboscis.org.uk/people/index.html

 

Julius von Bismarck

Julius von Bismarck artistak Fulgurator lana aurkeztu zuen pasa den urtean. Fulgurator kamara eraldatu bat da eta gertu dauden beste kamaren flasha detektatzen du milisegundo batzuetan irudi bat proiektatzeko.  Ondorioa: inguruan dauden pertsonek ateratzen dituzten argazkietan agerraldi fantasmagorikoak eta a priori ulertezinak azaltzen dira.  Gure inguruko objektu, pertsona eta espazioekin, ustez ondo ezagutzen ditugunekin, dugun erlazioa eraldatu nahi du Juliusek bere asmakizunekin.  Informazio gehiago: www.juliusvonbismarck.com

 

José Luis Pajares (gelo) Mintegi-tailerraren zuzendaria.

Gelo artista bat da eta gizarte komunikazioaren eta locative mediaren ikertzailea.  Egun, Carlos III Unibertsitateko CESyA Azpititulu eta Autodeskipzioaren Espainiako Zentroan lan egiten du hainbat ikerketa proiektu publikotan.  Bere lanek interfaze naturalak eta ulergarriak aplikatzen dituzte gizarte elkarreraginaren eredu berriak definitzeko hiri eta kultura guneetan.  Informazio gehiago:

www.gelo.tv

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak