Nader Koochaki// dispositiboa

Nader Koochaki

Artzaintzaren eta artzain txakur txapelketen testuinguruan bitartekaritzaren nozioa jorratu nahi duen lana. Gerturapen eta dokumentazio etapa baten ostean, hainbat dispositiboren sorkuntza eta gauzapenean murgilduta dagoena. Egitasmoan garrantzia berezia dute, batetik, artaldeen formak eta bestetik, artzaintza eta bere kontakizuna posible egiten duten teknologiak: txakurretik hasita txapelketen telebista emankizunetara.

Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketaren eskenatokian dispositibo baten artikulazioa entseatu nahi da. Horretarako, joko zelaiko aktanteen mugimendu eta interakzioak erregistratu, prozesatu eta interpretatuko dituen sistema garatzen saiatuko gara. Fikzio zientifiko bila, gertakari baten errepresentazio fidela asmatuko duen tresna analitikoa sortzea izango da proiektu honen helburua.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 15). Nader Koochaki// dispositiboa. Retrieved abril 17, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/interactivos-09-arteleku.-gertakari-mistoak-euskarri-hibridoetan/proiektuak-aukeratuak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License