Laborategia: bideojokoen asmaketa, diseinua eta prototipoaTailer hau laborategi gisa eskaintzen da bideojokoen kontzeptua eta mekanismoak aztertzeko eta eztabaidatzeko estetikaren, narratibaren, diskurtsoaren eta teknikaren ikuspuntutik, baita jolasgarritasunaren ikuspuntutik ere. Laborategiak hiru arlo landu nahi ditu, batetik, joko mekanismo horien azterketa kritikoa –bideojokoa testu nahiz ingurune ludiko gisa hartuta-, bestetik, bideojokoen bidez egiten den diskurtso sorkuntzari buruzko ikerketa eta, azkenik, bideojokoen sorkuntzaren sustapena, ekoizpen independentearen ikuspegitik. ALAN TURING-EN MENDEURRENA - TAILERRA: KONPOSIZIO BISUALA2012. urtean, Alan Turing-en jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da munduan zehar. Matematikari, logikalari, BMGko heroi ikusezina eta informatikaren aita dugu Turing. Mendeurrenaren ospakizunen artean, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategiak tailer bat antolatu dute informatika-programen aukera estetikoak esploratu eta ikertzeko asmoz. Hello World! ProcessingHello World! Processing, konputazio sortzaileari buruzko dokumental bat da eta hausnarketa bat egiten du artistak, diseinatzaileak eta kodearen amateurrak protagonista diren sorkuntza esparru horretan prozesu, algoritmo edo esperimentazio bezalako ideiek duten zereginari buruz. Processing programazio plataforma irekiaren inguruan komunitateko aktore aipagarrienetako batzuekin egindako elkarrizketetatik abiatuta, dokumentalak eskaintzen ditu komunitate horrek partekatzen dituen zenbait erreferentzia, proiektu eta kontzepturen inguruan topatutako hainbat agiri. Tresnak::Tools{07 – Fabrikazio Digitala: “Errepikatu. Eraldatu. Parametrizatu”Tailer honetan kodearekin egindako sorkuntza lanetik abiatuta sortutako formak eta sistemak aurkeztuko zaizkie artista, diseinatzaile eta arkitektoei. Hau dela eta, ariketa bezela proposatzen da objektuen sormena eta inprimatzea – diseinu parametrikoaren paradigmaren bidez garatuak – sistema modular batean konfiguratu daitezkeena. Tresnak::Tools {06 – Arte SortzaileaIkastaroaren helburua modu autonomoan garatzen diren ikus-entzunezko inguruneak sortzeko behar diren tresnak eta ezagutza eskaintzea da. Soinu-irudi harremanari buruz, denboran zeharreko portaera ezberdinei buruz eta logika ereduen diseinuari buruz eztabaidatuko da, ikastarotik kanpo garatu daitezkeen eta obra pertsonalean integratu daitezkeen arte sortzailearen adibide berriak sortu ahal izateko. TRESNAK::TOOLS{05 – FABRIKAZIO DIGITALA – ESPAZIOA ETA BOLUMENATresnak::Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira. |
|