alain badiou

Gaur egungo filosofo interesgarri eta erradikalenetakoa da, beti arazoen funtsera jotzen baitu. Bere borroka politiko eta filosofikoa burujabetasun politikak beste era batean proposatzean datza, Estatuari funtsezko garrantzi hori kendu eta bizitza aukera berriak sortu nahiz autonomiaren eta berdintasunaren baieztapen erradikal bat egiteko. Horri dagokionez, erlatibismo filosofikoaren eta eszeptizismoaren aurka borrokatu nahi du, printzipio ezaren kontra, berdintasunaren aurka doan desberdintasunen ideia jakin baten kontra eta abar. Hori da bere borroka politiko eta filosofikoa: ideia berriak asmatzea; subjektuaren, egiaren eta unibertsaltasunaren teoria berriak egitea, horrela gaur egungo ideiak antolatzen dituen gordiar korapiloa puskatzeko; finantza eta politika oligarkien boterearen ordez, etnia eta arbasoen boterea izan daitekeela ezagutaraztea. Liburu ugari idatzi ditu, besteak beste Théorie du sujet (1982) (Subjektuaren teoria), L'Être et l'Événement (1988) (Izakia eta gertaera), Manifeste pour la philosophie (1989) (Filosofiaren aldezko manifestua), L'Éthique (1993) (Etika), Petit manuel d'inesthétique (1998) (Estetikari buruzko eskuliburu txikia) eta Circonstances 2 (2004) (Egoerak 2).

 

alainbadiou.jpg

--------------------------------------------------

ESTEKAK

-2006ko urriaren 9 eta 10ean Artelekun egin zen Zabaltasunaren ahalmena: unibertsalismoa, herritartasuna eta burujabetasuna (II) mintegian Alain Badiouk eskaini zituen hiru saioen transkripzioak (gaztelaniaz).
Transkripzioa Amador Fernández Savaterrek egina da. Dokumentu hau Archipiélago aldizkariaren 73-74 alean argitaratu zen.

-2006ko urriaren 10ean, Amador Fernández Savater, Kebir Sabar eta Maggie Schmitt-ek Alan Badiourekin izaniko elkarrizketa gaztelaniaz eta frantsesez.
Transkripzioa eta itzulpena Marina Villak eginak dira.

**Oharra: Bi transkripzioak Licencia Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 2.5 España gisako Creative Commons lizentzia baten mende daude.


-Alain Badiouri buruzko informazioa, idatziak eta lotura gehiago.

- El estatuto filosófico del poema después de Heidegger Alain Badiouren artikulua.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). alain badiou . Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/komunitatea/egoiliar-historikoak/alain-badiou. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License