alain badiouGaur egungo filosofo interesgarri eta erradikalenetakoa da, beti arazoen funtsera jotzen baitu. Bere borroka politiko eta filosofikoa burujabetasun politikak beste era batean proposatzean datza, Estatuari funtsezko garrantzi hori kendu eta bizitza aukera berriak sortu nahiz autonomiaren eta berdintasunaren baieztapen erradikal bat egiteko. Horri dagokionez, erlatibismo filosofikoaren eta eszeptizismoaren aurka borrokatu nahi du, printzipio ezaren kontra, berdintasunaren aurka doan desberdintasunen ideia jakin baten kontra eta abar. Hori da bere borroka politiko eta filosofikoa: ideia berriak asmatzea; subjektuaren, egiaren eta unibertsaltasunaren teoria berriak egitea, horrela gaur egungo ideiak antolatzen dituen gordiar korapiloa puskatzeko; finantza eta politika oligarkien boterearen ordez, etnia eta arbasoen boterea izan daitekeela ezagutaraztea. Liburu ugari idatzi ditu, besteak beste Théorie du sujet (1982) (Subjektuaren teoria), L'Être et l'Événement (1988) (Izakia eta gertaera), Manifeste pour la philosophie (1989) (Filosofiaren aldezko manifestua), L'Éthique (1993) (Etika), Petit manuel d'inesthétique (1998) (Estetikari buruzko eskuliburu txikia) eta Circonstances 2 (2004) (Egoerak 2).
-------------------------------------------------- ESTEKAK - El estatuto filosófico del poema después de Heidegger Alain Badiouren artikulua.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, julio 22). alain badiou . Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/komunitatea/egoiliar-historikoak/alain-badiou.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|