TO IMPROVISE?

INPROBISATU? Praktikatuz eta ingurunea aztertuz... Gonbidatua: Jean-Luc Guionnet

TAILERRA-WORKSHOP GUIONNET_arteleku09.jpg INPROBISATU? Praktikatuz eta ingurunea aztertuz... Gonbidatua: Jean-Luc Guionnet Abuztuaren 3tik 7ra Ordutegia: 10:00-13:00 - 16:00-19:00 Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 12 lekua: ARTELEKU, kristobaldegi 14, Loiola auzoa, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN Esperimentazioa, alde batetik, eta musikaren eta inprobisazio librearen alderdi guztiak (arriskua, erabakitasuna, ulermena, beldurra, espazioa, entzutea...) biltzen dituen «ekosistemaren» arteko lotura ugarien gaineko jarduna, beste aldetik: horra tailer honen ardatzak, inprobisazioko musika lanaren zer-nolakoetan sakontzea helburutzat hartuta. Tailer teoriko-praktikoa izango da. Inprobisazio librearen bidean dagoeneko abiatuak diren musikariei eta soinua lantzen duten artista eta sortzaileei zuzentzen zaie, alor horretan sakondu nahi badute. Parte-hartzaileek beren musika-tresnekin (akustiko nahiz elektriko) etorri behar dute, eta inprobisazio ariketak egin beharko dituzte, horiek gero eztabaida teorikoekin tartekatuko baitira. Izen-ematea: Dohain. Izena emateko bidali 2009ko uztailaren 20a, 14:00-ak baino lehen, izena emateko fitxa, kurrikulum-a eta partea hartzeko arrazoiak azalduz. Partaideen aukeraketa tailerreko arduradunek egingo dute eta uztailaren 21ean bertan jakinaraziko zaie parte hartzaileei. Mintegi honetan parte-hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke. [www.jeanlucguionnet.eu]
Acciones de Documento