SERIGRAFIA ETA LITOGRAFIA TAILERRAK ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK

SERIGRAFIA TAILERRA

Tailerra erabiltzeko derrigorrezkoa da proiektu artistiko bat izatea. Hala izanez gero, proiektu hori behar bezala azalduta aurkeztu beharko da dossier baten bidez tailerreko ardunadunari (Nerea Lopez). serigrafia@arteleku.net

    Lan hori aurrera eramateko baimena ematen denean lehenengo saioak ardunadunaren lanordu berberak izan beharko dute. Tailerraren makina eta materialen erabilpen egokia dela ikusten denean, norberak finkatuko ditu bere lanorduak, hau da, ez da beharrezkoa izango arduraduna bertan egotea, idazkaritzan giltza eskuratzeko aukera izango delarik, erabiltzaileen kontrol bat ematen den bitartean.

    Materialen aldetik berriz, Artelekuk pantailak, rasketak eta raederak, garbiketarako gaiak eta oinarrizko tresnak (goraizeak, reglak...) eskeiniko ditu, baina hortik aurrera norberak ekarri beharko ditu bere proiektua burutzeko behar duen guztia, emulsioa, tintak, soportea (papera barne)...

    Era berean, eguneroko lana amaitu ondoren, derrigorrez tailerra garbitu, txukundu eta behar bezala utzi beharko da. Beraz, erabiltzailea bera izango da bere lanorduetan tailerraren arduradun bakarra.

    Norberak arduratu beharko du bere zaborrak ateratzeaz, hau da, tinta eta pote hutsak edota disolbentez zikindutako trapuak ezin dira Artelekun utzi, beraz, norberak eraman beharko ditu garbigunera. (Oso kutxakorrak dienez ezin dira zakarrontzira bota).

    Azkenik, derrigorrezkoa da proiektua amaitzerakoan gutxienez burutu den lanaren dokumentazio grafiko bat entregatzea ardunadunari berak tailerraren memoria bat egin ahal izan dezan.

    Arau hauek ez betetzeak tailerraren erabilpena ukatzea bultzatuko du.

LITOGRAFIA TAILERRA

   Litografia-lantegia erabiltzeko beharrezkoa da proiektu artistiko  bat izatea eta dossier baten bidez ondorengo helbidera bidaltzea:  litografia@arteleku.net

   Tailerraren erabilerarako, oinarrizko ezaguera teknikoak izatea beharrezkoa da.

   Espazioaren erabilera orduak lantegiko arduradunarekin adostuko dira eta estanpazio-prozesuan haren asistentziarekin kontatuko da.

    Materialari dagokionez, erabiltzaileak ekarri beharko  ditu bai matrizea bezala erabiliko duen aluminiozko xafla bai eta euskarrirako erabiliko duen estanpazio papera. Estanpazio prozesurako gainerako oinarrizko materialak lantegiak jarriko ditu, koordinatzailearekin batera adostutako neurrian. Material gehigarriak behar  izanez gero, erabiltzaileak berak  eraman beharko ditu.

    Lantegiaren  erabiltzailea, materialen erabilera onaz eta  egun bakoitzean erabilitako espazio eta objetuen garbiketaz arduratuko da. (beharrezkoa denean zaborra garbigunera eramanez).

   Azkenik, derrigorrezkoa da proiektua amaitzerakoan gutxienez burutu den lanaren dokumentazio grafiko bat entregatzea ardunadunari berak tailerraren memoria bat egin ahal izan dezan.

 

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. maitane. (2012, mayo 07). SERIGRAFIA ETA LITOGRAFIA TAILERRAK ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK. Retrieved diciembre 13, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/info-es/recursos/talleres-de-serigrafia-y-litografia/serigrafia-tailerra-erabiltzeko-arauak-eta-baldintzak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License