Zinearen bitartez gatazka isilduak inguratuko dira, emozioak sintonizatu eta pertsona bakoitzak hirugarren pertsonei buruzko debate baten bidez bere bizipenak proiektatu ahal izango ditu.
Gizarte-hezkuntza lantzean, egunero egoten gara gatazka pertsonalak izan dituzten pertsona askorekin. Gatazka hauek egunerokoak izan daitezke, edota gerrate, galtze edo katastrofe bat bezain ezegonkorgarriak diren bizipenak... baina bestelakoak ere izan ahal dira, biolentzia estrukturalekoak, adibidez (pobrezia, bakartasuna, baztertzea, etab.). Isiltasuna beldurrarekiko defentsa edo babes mekanismo bat besterik ez da, bai inposatua denean baita norberak hautatua bada ere.
Kasu hauetan, Zinea tresna ezin hobea izan daiteke. Zinearen bitartez
gatazka isildu hauek inguratuko dira, emozioak sintonizatu eta pertsona bakoitzak hirugarren pertsonei buruzko debate baten bidez bere bizipenak proiektatu ahal izango ditu.
Helburu orokorra
.- Dokumental baten bidez landuko ditugun gatazka pertsonalen
aniztasunari buruz hausnartzea.
Helburu espezifikoak
.- Bakearen Kulturaren baloreak sustatzen lagunduko gaituzten
oinarriak konpartitu.
.- Oroimen indibidual eta eta kolektiboaren garrantziaz jabetzea.
.- Giza eskubideen esparruan, errespetuan eta giza-duintasunean
hezten ikastea.
.-Zinea erreminta moduan erabiltzea, bai errealitate urrunei baita
emozio gertuei hurbiltzeko ere.
Metodologia
Saioa 3 ordukoa izango da. Bertan gatazken gaia, oroimena eta bakearen inguruko talde dinamikak, proiekzioak eta eztabaidak izango dira.
Norentzat
Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleak eta oroimenaren gaia lantzeko zinea material pedagogiko gisa erabili nahi duten hezitzaile eta prestatzaileentzat. Saio bakoitzean gehienez 15 pertsonek hartu izan ahalko dute parte.
Iraupena
Saioak 3 ordu iraungo du kaferako atseden batekin.
Laguntzeko materiala
Partaide bakoitzari Amnèsia (28 min) dokumentalaren kopia bat eta gelan lantzeko proposamenak dituen gida didaktikoa emango zaio. Sinopsia: Aktore gazteen talde batek bizi izan ez duten gerrate baten bizipenak bizitzen dituzte berriro. Aldi berean, adin eta testuinguru ezberdinetako emakume bi bizipen batek elkartzen ditu: biek pairatu dute gerra zibila.
Elkarrekin, oroimenaren paisaietatik paseatuko dira, haien oroimen eta isiltasunen bidez.
Interesgarria iruditu bazaizu, jar zaitez ZINHEBArekin harremanetan:
ZINHEBA (Zinea, Hezkuntza eta Bakea)
San Frantzisko Xabierkoaren Kantoia, 10-3o 01001 Vitoria-Gasteiz
(Araba) Telefonoa: 679116264 e-mail: elisenda@zinhezba.org
www.zinhezba.org