Alabaina, artegintzako eta kultura egiteko beste modu batzuk jalgi ziren 1960ko eta 1980ko urteen artean, Europan eta Latinoamerikan, erregimen ez-demokratikoen baitako iragankortasun sozial eta politikoen pean. Modalitate bestelako horiei esker, zabaldu egin zen praktika esperimentalen eta kontzeptualen ibilgu aldakor eta anizkoitza, eta, bien bitartean, modernotasun kritikoa, paradoxikoa eta periferikoa ongarritu zen. Mintegi honetan, ekintza diferitu bat gauzatuko dugu zinema esperimentalaren, musika elektroniko akustikoaren eta ikus arteen deribazio batzuen inguruan. Hainbat kasu, dokumentu eta obraren bidez aztertuko du zer den sortzea bestelakotasunaren gisako berritasuna, zer den sortzea ikuspegi utopikoa, artistikoa eta politikoa teilakatzen dituzten ikus eta soinu formak. Artistekin egingo ditugun aurkezpenei eta solasaldiei esker gertuagotik ezagutu ahal izango ditugu kontzeptualismo bestelako horiek eta haien iraganeko nahiz gaurko polemikak.
Koordinazioa: Fernando Golvano
Data: Martxoak 22tik 25era
Gonbidatuak: Eugenio Dittborn, Javier Aguirre, José Luis Isasa, Juan Carlos Eguillor, Morquillas
EL DISPOSITIVO AEROPOSTAL Y LAS MEMORIAS NÓMADAS
Eugenio Dittbornek eskainitako tailerra
Data: Martxoak 22tik 25era
Ordutegia: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
Izena emateko epea: Maryxoak 17a arte. Bidali zure datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Eugenio Dittborn (Santiago, Txile) Ikus-artista, pintorea eta grabatzailea. Txileko abangoardia mugimenduei eta euskarri grafikoen eta mediatikoen bidezko arte kontzeptualaren berrikuntzari atxikia. Laurogeiko hamarkadatik lantzen ari den airezko posta pintura da bere proiekturik ezagunena. Munduko hirietan barrena iragaten duten obrak dira, postaz bidaliak eta helmuga bakoitzean zabaldu eta erakutsiak. Memorien eta antagonismo politikoen ikusirudikari aberatsa osatzen dute obra horiek, eta iragankortasun sozial eta politiko berriak birsortzen dituzte. Airezko posta dispositiboaren bidez eta dispositibook zirkulatu, erakutsi eta hartzeko moduen bidez, «zirkulazioan jarri nahi dira alegiazko memoria baten eredu txikiak». Dittbornen tailer honi, Txiletik bidalitako airetiko posta-pintura batzuk jasoz eta zabalduz emango zaio hasiera, eta ekintza horien gaineko elkarrizketen eta arte-instituzioa aurkaratzeko moduen inguruan garatuko da.
Hitzaldi irekiak
Martxoak 22, 19:00etan.
FERNANDO GOLVANO: "Conceptualismos otros (1960-80) entre la acción restringida a la creación experimental y el antagonismo político"
Martxoak 23, 19:00etan.
JAVIER AGUIRRE: "El anticine y la herencia oteiciana"
Martxoak 24, 19:00etan.
JOSÉ LUIS ISASA: "La música electroacústica y el conceptualismo experimental"
Martxoak 25, 19:00etan.
JUAN CARLOS EGUILLOR/ MORQUILLAS. Mesa redonda: "Controversias y disidencias en las artes visuales"