MUGATXOAN 2009
Aurkezpenak | Tailerra
2009/09/07 - 2009/09/19

MUGATXOAN 2009

Parte-hartzaileak
— etiketak: , ,

Mugatxoan 2009 programak proiektuaren hamar urteak ibiltzen ditu, eta ibilitako lekuetara itzultzen da haiek berriro zeharkatzeko, aurrera egitea izanik helburu. Artelekun irailean tailer bat proposatzen dugu Mårten Spångberg eta Tor Lindstrad (International Festival) artistekin; parte hartzeko izena eman behar da, abuztuak 31ra arte irikita dagoena.

Data: Irailak 7tik 19ra

Tailerra: Irailak 7tik 16ra

Hitzaldiak

Irailak 10, 18:00etan Mårten Spångberg eta Valeria Graziano Homenaje a Houdini...y a menudo falta.....

Irailak 15, 18:00etan Mårten Spångberg eta Tor Lindstrand. International Festival-Disco Capital/Reversed Revolution.

Irailak 16, 18:00etan José Pérez de Lama. WikiPlaza y otros proyectos de espacios públicos digitales de

hackitectura.net.

Irailak 17, 18:00etan Ewen Chardronnet. Escapismo y urbanismo unitario

Performancea

Irailak 18, 18:00etan Loreto Martínez Troncoso. Finalmente, ¿con o sin título?

Izena emateko epea: Abuztuak 31. Bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

www.mugatxoan.org/blog

Informazio gehiago

----------------

Irailaren 7tik 19a bitartean. Arteleku

 

Marten Spangberg eta Tor Lindstrand

 

“Antzokiak antzerkiari dagozkio telefono kabinak telefonia mugikorrari dagokion neurri berean”.

International Festivalek Steirischer Herbst-ekin elkarlanean egindako “The Theatre” proiektuak antzoki-eraikinen performancean du jatorria. Aldi berean performancearen ulerpena aldatzen ari da, eta proiektuaren xedea da eraikina berez jarraitzen duen eta irauten duen continuum moduan hautematea. Harreman oro antzerkia da eta eraikin oro eszenatoki bat da.

Azken 100 urteotan arkitektura eta haren egoera izugarri aldatu dira. Denbora horretan bertan gauza berdinak gertatu dira antzerkiarekin. Baina zer gertatu da antzokiaren eraikinarekin eta hartaz dugun ulerpenarekin?

Antzoki bat antzoki bat bada eta eraikina eraikina bada, orduan antzokiaren eraikina erakusketa areto bat izan beharko luke, edo performanceak egiteko eraikin bat. Egoerarik okerrenean eraikina hor dago antzerki estatikoa egiteko, edo antzoki baten eraikinaren testuingurua, antzokia nazionala den edo komertziala den begiratu gabe; testuinguru sozial, ekonomiko eta politiko zehatz batek erabakitako harreman kopuru handia
sortzen du.

Praktika, praktika, praktika. Portaera aldaketa batek geure burmuinak aurrerabidea eta asmamenaren bidean birkoka dezagun eskatzen digu. Beraz, aldaketa hori segurtatzeko dugun modu bakarra probasaioak egitea da. International Festival proiektua performancearen eta arkitekturaren artean dabil, eta zirkulazioan jartzen ditu kulturaren sektorean sor daitezkeen elkarlan molde berriak. “The Theatre” honen helburua da gaur egungo kultur praktikak eta ekonomia aipagai hartzea lanaren lanaz gaur egungo alternatiba bat eraikitzeko ahalegin aktibo baten bitartez.

Ez da areto diziplinanitzekoa, bai, ordea, egitura anitz diziplinarra, performancearen eta arkitekturaren espezifikoa dena, bere diziplinen bitartez aniztasunerantz edo ia kultur produkzioaren nozio anitz baterantz funtzionatzen duena. Elkarri lotutako urrats ugariren bidez abiarazten da, eta
pentsamendu-gordailu moduan funtzionatzen du, baita kultur eragile eta talde sortzaile askok esperientziak partekatu eta sortu ditzaketen norabide anitzeko topaleku gisa ere. Proiektu honek antzerkia, behingoz, unibertsitate bihurtzen du, sareko eraikin eta konfrontazio aktiborako espazio, ez bakarrik ikusten dugunaren arabera, baita existitzen garen eta gure gizartean parte-hartzaile garaikide bihurtzen garen heinean ere, hemen eta orain; nazioen mugen gainetik, tokiko testuinguru espezifikoen bitartez.

 

Tor Lindstrand eta Marten Spangberg 2004an hasi ziren elkarrekin lanean jarduten International Festival gisa, baina elkarrekin lan egin dute 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik. Trabarik gabe mugituz performance, bideo eta arkitekturaren artean, teoria akademikoaren eta entretenimendu hutsaren artean, International Festival honek azukre-kotoia egiteko makina bat eraman
du Eindhoven-eko Van Abbemuseum-era puntu gozo arrosak jaurtitzeko teilatuaren gainean, aldi bateko sukaldea sortu du Berlin’s House of World Cultures-en, aparkaleku bat plaza publiko bihurtu dute Estokolmo inguruko Tensta Konsthall-en, zenbait bideo egin dituzte (After Pollock, 2005, pantaila handi baten alde batean Jackson Pollock agertzen da pintatzen, Stanley Kubricken 2001eko txinpantzea bestean agertzen den bitartean kamera geldoan hezur batekin jotzen) eta beren argitalpen aretoa eta beren eskola dute, International Festival University izenekoa, hainbat museotan lekua izan duena.


http://international-festival.org.

----------------------------------------

Mugatxoan arte proiektu bat da, 1998z geroztik jardunean ari den Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua. Euskarazko izenburuak berretsi egiten du gure proiektua espazio itxi bilakatzeko bokaziorik ez duen lurralde kontzeptual batean kokatzeko borondatea, horri esker sormen jardueretako aldaketak barneratu, beste baliabide batzuk asmatu edo ezusteko narrazioak proposatu ahal izango baitugu.

Mugatxoan tarteko espazio ideiatik abiatuta eratzen da, tarteko espazioa kodeen zirkulaziorako lekua den aldetik, eragiten dizkioten mugimendu eta lekualdatze etengabeek birdefinitua.

Igarotze moduan planteatzen da, leku batetik beste batera joatearen ekintzan, eta hori gertatzen den igarotze leku zein denbora moduan ere; horregatik iristen du bere esanahi osoa gertatzen den hiru hiriburuetatik igarotzean.

Hasiera-hasieratik Artelekuk (Donostia) babestu izan du proiektu hau, eta bai ekoizle bai Mugatxoan garatzen den lekua izan da. Protesta kultur proiektuak esperimentazio-leku berezietan garatzea ahalbidetuko zituen harremanak sortzeko premiak ekarri zuen 2001ean Fundaçao de Serralves (Porto) delakoarekin elkarlanean jardun izana. 2008an laugarren ekoizlekide elkartua gaineratu zen, Xixoneko Laboral.

Mugatxoanen garapenaren funtsezko parte bat zuzenean lotuta dago tailerretan parte hartu duten artista gazteei, beren premiak azalduta gidatu egin baikaituzte proiektua estrukturalki aldatzeko orduan. Horrek ekarri zuen 2001ean eraldatze-etenaldi bat, gogoeta eta aldaketa estrukturaleko egoera bat eta lehenbiziko koprodukzioak.

2007an, ekoitzitako zenbait artistari deialdia egin genien Mugatxoan zer izan zen eta etorkizunean izan zitekeenaren inguruan gogoeta egin zezaten, eta zehatz-mehatz aztertu genituen proiektuaren alderdiak, definitzen dutenak, beharrezkoak direnak eta baztertu egin behar zirenak. Bilera haietatik Miaketak izeneko lan-talde bat sortu zen, 2008ko emanaldiez geroztik gurekin egon dena.

Gaur egun artxibo lana egiten ari gara, irudiak biltzen eta 1999z geroztik gure ibilbidearen parte diren artistak elkarrizketatzen, web orri berrian eta MUGATXOAN HAMAR dokumentalean sartuko direnak...

Mugatxoan 2009k zenbait astetako programa bat planteatzen du egingo den hiri bakoitzean, arte garaikideen zenbait adibide erabilita (performancea, ikusizko arteak, dantza, antzerkia) eta ikertzeko, gogoeta egiteko eta pieza
berriak ekoizteko lekua utzita.

La Laboralen, estreinako aldiz denborazkotasun komun batekin, 2001 eta 2008 artean ekoitzi ditugun artista piezetako hamabi aurkeztuko dira. Emakumezko artista gazte hauek azken jaialdietan egindako nazioarteko
deialdien bitartez izan ziren aukeratuak, tailerretan parte hartu zuten eta beren banakako proiektuak aurrera eraman. Proiektu horiek lagundu egin ditugu, eta espazioa zein denbora eman diegu haien prozesu eta aurkezpenarekin aurrera jarraitzeko.

Laboral, Ciudad de la Culturako zenbait kokapenetan ikusi ahal izango dituzuen lanek atentzioa ematen dute beren hetereogeneotasun kontzeptualagatik, bitartekoak aukeratzeko orduan erakusten duten aukera aniztasunagatik eta aurkeztutako proposamenen pluraltasunagatik. Ia guztiak diziplina klasikoek inposatutako mugak gainditzeko nahitik abiatuta daude pentsatuta.

Lan horietan zehar egindako ibilbidea da, gure oroimen hurbila berriz bisitatzeko asmoz oraina kokatu eta etorkizuna pentsatzeko.

Fundaçao de Serralvesen, oroimena berrikusteko ideiarekin jarraituta, etenaldi bat egiten dugu, eta ildo horretan sakondu egingo dugu eteniko denboraren ideian bost pieza aurkeztuta. Haietako lauk osagai komuna dute
bideoa erabiltzea, gertakariaren irakurketa lineala zalantzan jartzen duen denbora eta espazio alorreko artikulaziorako tresna gisa. Oskar Gómez Mataren piezan kaïros nozioa lantzen da, hau da, osotasunarekin ongi sinkronizatuta
egotea. Denboraren nolakotasuna izendatzen du, hots, jokatzeko une egokia ezagutzea.

Bi programa horiek artisten lana testu-inguratzera eta edukiak ekoiztera bideratutako hitzaldi eta topaketa multzo batekin osatzen dira.

Artelekun irailean tailer bat proposatzen dugu Marten Spangberg eta Tor Lindstrad (International Festival) artistekin; proiektua performancearen eta arkitekturaren artean mugitzen da, eta kultura sektorean areagotu daitezkeen elkarlan molde berriak zirkulazioan jartzen ditu. Haien “The Theatre” proiektuaren helburua da gaur egungo kultur praktikak eta ekonomia aipagai hartzea, egungo alternatiba bat, lanaren lanaz, eraikitzeko ahalegin
aktibo baten bitartez. Gainera, Mugatxoan Hamar dokumentala proiektatuko da, 2008an hasitakoa; irudi horietan proiektuaren une iheskorrak biltzen dira.

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak