Mugatxoan 2004
2004/07/01 - 2004/07/03 | Arteleku

Mugatxoan 2004

Parte-hartzaileak

Arte zuzendariak: Ion Munduate eta Blanca Calvo Koordinatzailea: Teresa Carranza

Koprodukzioa: Arteleku- Diputación Foral de Gipuzkoa; Oportoko Fundaçao Serralves
Laguntzaileak: The British Council, AFAA. Association Française d’Action Artistique

MUGATXOAN 2004k piezen emaitzan prozesuak duen eragina partekatzea, berrikustea, berregitea eta aztertzea proposatzen du. Hamabi artista gazteren proiektuak aukeratuko dituzte eta bere prozesuan aurrera jarraitzeko espazioa eta denbora eman. Lantegi honen helburua ez da soilik pieza bat produzitzea, baizik eta artista gisa moldatzeko eta kokatzeko estrategiak garatzea. Ekainaren 14an hasiko da Artelekun, eta uztailaren 18an amaituko da Fundaçao Serralvesen, Oporton. Bost astetan zehar aukera izango da artista gonbidatuekin proiektuak partekatzeko. Gainera, zentro bietako hainbat espaziotan estreinaldiak, proiektu espezifikoak, pieza gogoangarriak, lehen piezak eta obra berrikusiak aurkeztuko dituzte.

Helburu horrekin, Blanca Calvok eta Ion Munduatek gonbitea luzatzen die Andrè Guedes, Tino Sehgal, Pascale Murtin, Bettina Atala eta François Hifflerri tailerrean esku hartzeko, eta dei egiten dizue esperientzia honetan parte har dezazuen. Tailerraren ardatza da gauza hauek konpartitzea: gonbidatuek proposatutako prozesuak, lan aurkezpenak, eta parte hartzaile bakoitzak dauzkan proiektuen garapena eta jarraipena.

Horrez gain, urte osoan zehar, performanceak programatuko dituzte: María Jerez, Larraitz Torres, Edurne Rubio, Juan Domínguez, Eva Meyer Keller, Grand Magasin eta Tino Sehgal ikusteko aukera izango da.

Mugatxoan-en helburu nagusietako bat performancearen eta ikusizko arteen esparruan mugitzen diren artista gazteen proiektuak sortzea eta horrelakoei laguntzea da. Aurten, Larraitz Torres, Edurne Rubio eta María Jerez izan dira egoitzan, beren piezak aurkeztuko ditugu Artelekun edo/eta Fundaçao Serralves-en.

PERFORMANCEAK
Larunbata, ekainak 26- 16:30 h
SÁBADO POR LA TARDE EN GROS André Guedesek koordinatua.
- 21:00 h
ASTRA TOUR Ion Munduaterena.

Asteartea eta asteazkena, ekainak 29 eta 30- 20:00 h
PLASTIFICCIÓN, Larraitz Torresen pieza eta EL CASO DEL ESPECTADOR María Jerezena.

Osteguna, uztailak 1- 20:00 h
DESDE Edurne Rubioren pieza.
- 21:00 h
TODOS LOS BUENOS ESPIAS TIENEN MI EDAD, Juan Domínguezen pieza.

Ostirala, uztailak 2- 20:00 h
DESDE Edurne Rubioren pieza..
- 21:00 h
DEATH IS CERTAIN, Eva Meyer Kellerren pieza

Larunbata, uztailak 3- 20:00 h
DESDE, Edurne Rubioren pieza.
- 21:00 h
O TÂCHE(S) SUR L´ONT ÉTÉ EFFECTUÉE(S) CORRECTMENT Grand Magasinen lana.

iCal
Dokumentu Akzioak