Euskal Herriko soinu bildumaLuz Maria Sanchez hiru hilabetez izan zen Artelekun lanean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak aurkeztu zien proiektua garatzeko eman zion beka zela medio. Hilabetez Euskal Herri osoan barrena ibili zen, herriz herri irudi eta soinu grabazioak bilduz. Emaitzak 25 ordu audio eta 10 ordu bideo ditu eta egun eurekin lanean dabil Mexikon. Euskal lurrean zehar egin zuen ibilaldian jasotako Soinu bildumaren zati bat Artelekuko liburutegian geratu ziren gordeta. Gaurdanik aurrera material hori publikarpeta sailean egongo da eskura. Luz-en hitzetan, "Artelekun utzi nuena egin nituen audi grabazioen hautaketa bat da, ia ediziorik ez duena. Soinu bilduma moduan erabili litezke, euskal soinuen bilduma moduan. Grabazio estudio guztiek dute honelako bilduma bat, gehienetan beste estudio edo irratiren bati erosiak izaten dira. Nik eginiko bildumak besteekin izan lezakeen ezberdintasuna ondokoa da: Artelekun editatzen dabilenak taberna baten atmosfera behar badu, ez du X tabernaren soinua erabili beharko, Donostia edo Bilboko egiazko taberna baten soinua erabiltzeko moduan izango baita. Soinu bilduma hau baliagarria izatea nahi nuke, eta proiektu zabalago baten lehen urratsa izan dadila. Egunen batean Euskal Herriko artista eta biztanleen lanak bilduz hazi eta hedatuko den proiektu baten lehen zatia baino ez dadila izan".
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, mayo 22). Euskal Herriko soinu bilduma. Retrieved noviembre 01, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/luz-maria-sanchez/euskal-herriko-soinu-bilduma.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|