Errepikapena ez da errepikatzea

Edozein arte praktikaren garapenean, itzulpenak zerikusia du gauzatze zehatzeko teknika batekin. Irudiak beren materialtasuna, nola dauden eginda, haietaz ateratzen dugun zentzumen-esperientzia kontuan hartuta eraikitzen direla jabetzeko, ikasi egin behar dira haiek «gorpuzteko» erabilitako prozedurak.

Oraindik orain serigrafiara itzuli naiz marrazkiak teknika batetik beste batera pasatzeko. Serigrafiak beti harritzen nau, ahalmen hori du, eta garrantzitsua da egiten duzunak harritu zaitzala. Bat-batean irudi bat sortzean badago magiarik, badago harrigarririk. Gorputzak berak esku hartzen du horretan. Keinu baten bidez, ekintza baten bidez, doi-doi aldi berean, atzerapenik gabe, emaitza bat lortzen dugu. Ekintzaren hondarra lortzen da. Hondarra emaitza organiko gisa, eta horretan badago inplizitu doilorkeria ideia bat. Irudien gorpuztasunetik lan egite horretan kontua ez litzateke hainbeste izango serigrafiaz marrazkiak berregitean datzan prozesu bat dokumentatzea (dokumentu ideiak halako izaera birtual bat bereganatzen du), baizik eta hondar ideiak batzea, emaitza organiko doilor moduan, asimila ezin moduan.


VIEITES_EU.pdf — PDF document, 347Kb
Dokumentu Akzioak