Zehar #55 55 Sedukzioak eta hausturakGaur nagusi diren kultur politikak gero eta liluratuago daude ekoizpen eredu jakin batzuekin, hain zuzen ere ekoizpen subjektiboa halabeharrez ikuskizun bihurtzen eta diskurtso hutsal eta merkantilismoan oinarritzen duten ereduek erakarrita. Hortaz, bizi dugun museoen, kultur garaikideko zentroen eta ospakizun artistikoen ugaritzea kulturaren ikuspegi utilitario baten ondorioa da, non kultura batez ere sustapen turistikorako, eraberritze urbanorako edo propaganda politikorako elementutzat hartzen den, ez eraikuntza sozialerako tresnatzat. Catherine Davidek dioen bezala, laurogeita hamarreko urteetan ikuskizunaren kultura gailendu zen eta, hartara, gizartearen konplexutasuna ekoizten eta transmititzen eta, orobat, gizartearen akatsak eta hutsak kritikoki nabarmentzen saiatzen zen kultur politikak zokoratu ziren. Ondorioz, kultur konpromisoetatik eta herritargoaren eraikuntzatik bazter geratu zen gero eta jende gehiago. Une hauetan, beraz, badira praktika artistiko eta kultural batzuk, behin eta berriz errepresentazio sistema konbentzionalak zilegiztatzen saiatzen ari direnak. Errepresentazio sistema horiek, ordea, ernetzen ari diren bestelako formak ikustea eragozten dute, eta horixe galdetu behar diogu gaur gure buruari: nola eta zenbateraino den posible bestelako pentsakerak eta jokaerak azaleratzea. Irudi luke artegintza jakin batzuk ezinbestez neketsuak izatera behartu nahi lituzketela, are agonikoak ere. Baina gaur nagusi den diskurtso politikoari aurre eginez, ez bestela, zabaldu ahal izango ditugu zirrikitu batzuk, subjektu harremanak birpentsatzeko eta izateko nahiz egoteko era berriak sortzeko haizea emango digutenak. Asimilazioaren eta erresistentziaren arteko gatazka honetan ari gara, hain zuzen ere, ekoizpen sozial eta kolektiborako egiturak hausnartzen, kultur praktikaren ikuspegi politikoak nabarmentzeko. Marius Babiasek bere idazlanean aipatzen duen legez, “gero eta baztertuagoa gertatzen ari bada ere, bizirik iraun du eta eboluzionatzen jarraitzen du arte praktika kritiko batek, kultur erresistentziaren aukera berrietara eta sare kritikoen eraikuntzara, zeinetan ‘intelektual espezifikoek’, zentzu foucaultarrean, bat egiten baitute beren pentsamendu eta ekintza modu independentean gida ditzakeen benetako intelektual kolektibo baten moduan”. Martha Roslerrek ere —zeinari zor baitiogu zenbaki honen izenburua— interesa agertu du artelanaren ekoizpen, erakusketa edo zabalkundean, baita hura baldintzatzen duen testuinguru politiko eta sozialean ere.
Santiago Eraso Beloki zehar55.pdf — PDF document, 2502Kb 0 Comments
Ulrike Ottinger zinemaren ispiluan. Miren ErasoElkarrizketa hau Berlinen egina da, joan den otsailean. Ulrike Ottinger zinema zuzendaria gai askoz mintzatu zen: egungo gizartearen aldaketez, emakumeaz eta zinemaz, Eki eta Mendebal Europaz, literaturaz, antzerkiaz, bai azaldu ere bere irudi artxibategiaren edukia. UlrikeOttinger_eu.pdf — PDF document, 129Kb Hitz batek zer hartzen du barne? Astra Tour, Ion Munduateren lan bat. Gerald SiegmundAstra Tour Ion Munduatek Iberiar penintsulan kotxez egin zuen bidai batean hasi zen. Ibilbidea aldez aurretik mapan aukeratu zituen herriei jarraituz antolatu zuen. Bidaiak itxura hartu zuen, eta ondoren bi pieza osatu zituen, bideo-instalazio bat eta performance bat. Herrien izenek artikulatu zuten bi piezen kontaketa eta hitzaren espazioa aktibatzen saiatu ziren. Siegmund_eu.pdf — PDF document, 94Kb Subjektu produkzioa eta praktika artistiko-politikoa. Marius BabiasTestu honen xedea 90eko hamarkadatik hona arte praktiken garapen historikoan antolaera ornamentala eta errealitate ereduen aplikazioa erakustea da, ondoren frogatu ahal izateko artea desagertzeko zorian dagoela bere irudikapen ereduen barruan eta, azkenik, erakustea zer nolako harreman zailak, harrapakatzearen antzekoak, dituen esparru sozialarekin. Babias_eu.pdf — PDF document, 106Kb Hitoren ahotsa. Susana BlasAspaldi honetan ez genion aurre egin errealitatea, fikzioa eta Historiaren sorkuntza eta manipulaziorako estrategiak zalantzan jartzearen halako nahasketa zintzo bati. 2004an November filma — Hito Steyerlen azken filma artearen eta zinema esperimentalaren testuinguruan— ez da oharkabean pasatu aurkeztu den lekuetan. SusanaBlas_eu.pdf — PDF document, 106Kb Turismoa paradisura. Arturo Rodríguez BornaetxeaTestu hau behin ikusitako film baten oroipenetan oinarrituta osatu da: Jose Val del Omar-en Tira tu reloj al agua, Variaciones sobre una cinegrafía intuida, Eugeni Bonet-ek zuzendu, ez-gidoia egin eta muntatua. RodriguezBornae_eu.pdf — PDF document, 96Kb iPod bortxatzen ari da neure herria bortxatu zuten bortxatzaileak. Terre ThaemlitzGaur egungo audio produkzioaren ikuspegi ekonomiko bat Musika elektronikoa argitaratzen daramatzadan azken hamabi urte inguru hauetan, joera bat sumatu uste izan dut: lauzpabost urtean behin, musika elektronikoaren alorreko banatzaile handi bat desagertzen da merkatutik, eta atzetik eramaten du diskoetxe txiki mordo bat. 2004an BFAren txanda iritsi zen, Alemaniako musika elektroniko alorreko banatzaile handienarena. “Eta zer?”, galdetuko duzue. Eta nik gaineratu, “banatzaileak oro har kabroi batzuk dira, diruak bakarrik mugiarazten dituenak, eta musika zaborra banatzen dute, liburu banatzaileek best-sellerrak literatura balitz bezala pasatzen saiatzen diren bezala. Nahikoa dugu! Botereari aurre egitea, eta abar, eta abar”. Thaemlitz_eu.pdf — PDF document, 94Kb Creative Commons: zertan dauden. Nicolás MalevéTextu honek Creative Commons bezalako proposamen baten konplexutasuna kontuan hartuz, beste zenbait lizentzien perspektiban jartzen ditu. Batetik, General Public License delakoa (Erabilera Publiko Orokorrerako Lizentzia), hots, jabetza intelektualaren erabileran gehien nabarmentzen den alternatibetako bat. Bestetik, komunikabideek gutxiago zabalduriko Licence Art Libre (Arte Askea Lizentzia) proposamenarekin paraleloan jartzen du. Maleve_eu.pdf — PDF document, 120Kb Altabozak geldi gehiago inoiz ez!! Iban Del CampoAnimac, Nazioarteko animazio jaialdia Agian hau izan liteke Curva Chiusa proiektuaren lema, soinua mugimenduan. Alex Mendizabal donostiar soinu artista, konposatzaile, instrumentu egile, asmatzaile… bildumatzaileak Erroman bizi denetik esku eta belarri artean dituen proiektuetako bat da Curva Chiusarena. Soinu iturriak mugitu, bai bizikleta gainean egindako kontzertuak direla, bai instrumentuaren mugimendu fisikoaren bitartez. DelCampo_eu.pdf — PDF document, 72Kb |
|