Artzainak eta ordenagailuak. Kirmen Uribe

Literatura eta fraktalei buruzko bariazioak.

Sorian egin genuen geldialdia. Mutil koskorra nintzen artean. Sorian Santo Domingo elizara egin genuen bisita. Aita ez zen elizara sartu, kanpoan geratu zen, atarian eserita zegoen gizon batekin hizketan. Aitaren ustez hobe zen askotan elizak beraiek baino areago, eliz atarira biltzen den jendea ezagutzea. Ama eta anaiok barrura sartu ginen. Atera ginenean solasean ari ziren artean bi gizonak. Arrotz egiten zitzaidan aita halako gizon batekin berbetan ikustea, eta neure buruari galdetzen nion zer izango zuten elkarri esateko arrantzale batek eta garizko itsasoak baino ezagutzen ez zituen agure hark.


Zehar49kirmene.pdf — PDF document, 38Kb
Dokumentu Akzioak