Proposamen ausart bat sortzen ari den gizarte globaleko live artistaki antolatzaileentzat eta sustatzaileentzat zama bat izatea eragozteko eta publikoarentzat onuragarri bilakatzeko. Jonathan Swiften omenez. Coco Fusco

Atsekabezko ezustea izaten da Britainia Handian kultur ekintzetan edota nazio arteko erakusleiho izaten diren erakusketetan barrena dabiltzanentzat, noiz eta ere munduko hiri handienetako kaleetan, galerietan edota erakusketetan barrena doazenean erasotzen baitituzte hizkera zatarrak, keinu itsusiek eta, esan beharra dago, artistaren izena bereganatzeko lotsarik ez duten begiratu txarreko pertsonek. "Artista" horiek, horrenbestez dotorezia eta edertasun obrak sortzeko gai ez eta, patologia izengabe batek bultzaturik, beharturik daude noski beren denbora gehiena laguntza eske ematera, beren fantasia lotsagarriak besteoi adierazteko manera bereziaren alde. "Artista" horien erasoak iraun egiten du beren burugogorkeriaren indarrari eta gizarteko mailarik apalenetan sortzen duten itsumenari esker, ez laguntza benetakoei esker. Gure baitako ulerbera eta xaloenak kutsaturik dauzkate, eta horrela beren zaborra, kiratsa darion arren, atzerrian ere erakusteko gonbiteak jasotzen dituzte inoiz.


Fuscoeus.pdf — PDF document, 152Kb
Acciones de Documento