Iritsiko da eguna lagun arteko ospakizun batean lagun bakarra izango zarela. Peter Halley

Errealitate birtualari buruz zenbait gogoeta

1. Bakarketa teknika batzuk gizarte industrialari lotuak dira askaezinik, eta teknika horiek pertsonen gizarte alderdia aldatu dute azken 150 urteetan. Nabari da XIX. mendearen erdialdean Europako hiri handietan gizarte komunikazioa murrizten hasia zela. Hori erakusten du, gizartean, pertsona tipo gisa, klase ertaineko gizon espresiorik gabeko, monotono eta uniformatua agertzeak; baita denda txikietako eta azoketako trukeko erritual konplexuen ordez saltoki handietako prezio finkoaren eraginkortasuna eta isiltasuna nagusitzeak ere; eta gauza bera antzokian eta kontzertu aretoan, beti errespetuz, ongi antolatuta eta, batez ere, isilik ibiltzen den entzuleriak, musika jole iaio baten gehiegikerien edo antzeslari erromantikoen jardun histrioniko baten aurrean erreakzionatzeko garaian bere buruari muga zurrunak ezartzen dizkion horrek.


Halleyeus.pdf — PDF document, 106Kb
Document Actions