369 Boletina

1. No Dial: Artea euskarri fantasma batean

 

TAILERRA

Koordinazioa: Oier Iruretagoiena, Xabier Erkizia, Miguel Ángel Álvarez-Fernández

Data: Abuztuak 24tik 28ra

Gonbidatuak: José Iges, Alessandro Bossetti

Soinu artistentzat, musika sortzaileentzat eta irrati ingurunea sormen tresna gisa sakonki aztertu nahi duen jendearentzat pentsatua dago tailer hau. Parte hartzeko, proiektu proposamenak bidali behar dira.

Saio irekiak:

Abuztuak 28, ostirala, 19:30 Alessandro Bossettiren kontzertu-entzunaldia.

Informazio gehiago

 nodial



2. Mugatxoan 2009

 

TAILERRA ETA HITZALDIAK

Data: Irailak 7etik 16ra

Mårten Spångberg eta Tor Lindstrandek eskainitako tailerra, gonbidatua Valeria Graziano.

Izena emateko epea luzatzen da abuztuak 31ra arte. Bidali zure datu pertsonalak, motibazio eskutitza eta zure CVa arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

Tor Lindstrand eta Mårten Spångberg International Festival moduan kolaborartzen hasi ziren 2004. urtean, nahiz eta elkarrekin 90ko hamarkadaren hasieratik lanean aritu. Performancea, bideoa eta arkitektura artean mugitzen dira, ikuspuntu akademiko-teorikoa eta entretenimenduaren artean. Valeria Graziano idazlea, irakaslea eta komisarioa gonbidatzen dute tailerra partekatzera. Egun, Londoneko Mikropolitika Ikerketa Taldearekin kolaboratzen du. Tailerrarekin batera, publikoari zuzendutako hitzaldi irekiak daude.

 

Irailak 10,18:00etan Mårten Spångberg eta Valeria Graziano Homenaje a Houdini...y a menudo falta.....

Irailak 15,18:00etan Mårten Spångberg eta Tor Lindstrand. International Festival-Disco Capital/Reversed Revolution.

Irailak 16,18:00etan José Pérez de Lama. WikiPlaza y otros proyectos de espacios públicos digitales de

hackitectura.net.

Irailak 17,18:00etan Ewen Chardronnet. Escapismo y urbanismo unitario

Performancea

Irailak 18, 18:00etan Loreto Martínez Troncoso. Finalmente, ¿con o sin título?

 

 Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 2 kreditu eskura daitezke.

 

Informazio gehiago

 mugatxoan




 

 

3. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa

 

TAILERRA

Koordinazioa: Mattin

Data: Irailak 14tik 17ra

Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch

Izena emateko epea: Irailak 7. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Partehartzaileak: Gehienez 12

ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira.  

 

Informazio gehiago

ertz  

 

 

 

 

4. My map is not your map

 

 

MINTEGIA - TAILERRA

 

José Luis Pajares- ek koordinatutako tailerra

Gonbidatuak: Dick Van Dijk, Lize Morgel, Fabien Girardin, Giles Lane, Julius von Bismarck

Parte hartzaileak: 12

Izena emateko epea: Irailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

 

Informazio gehiago

mymap 

 

5. MID_E´09. Patroigintza sortzaileari buruzko lantegia

 

TAILERRA

Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra

Lekua:  Arteleku www.arteleku.net

Izena emateko epea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com

Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako tailerra artista eta moda diseinatzaileei zuzenduta dago, eta aztergai izango ditu Substractive Cutting teknika berriztatzaileak eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.

 

Informazio gehiago

 mide





6. " Arte, Sareak eta Ekosistema 2.0"

ON LINE MINTEGIA

Data: Urrian zehar

Koordinazioa: Pau Alsina

Honako mintegi honetan sareen papera ikertuko dugu, bere lan dinamika eta 2.0 ekosistemarekin duten erlazioa arte praktika ekoizpenen testuinguruan. Praktika hauek ikertuko ditugu, hala nola web 2.0 delakoaren egiturak eta dinamikak. Gerturatze hau ikuspuntu ezberdinetatik egingo dugu: filosofikoa, soziala, politikoa, biologikoa, fisikoa, ekonomikoa eta ekosistemetakoa.



 

7. Ikus-entzunezkoen laborategia

DEIALDIA

Entregatze data eta bilera: irailak 28a, astelehena.

Ordua: 16:00

Lekua: Arteleku.



Hau, mugimenduzko irudi eta soinuen tailerra da. Modu kritikoan ikusi eta entzutea garatu nahi da, ikusi eta entzunezkoaren posibilitateak ikertuaz, baina garrantzitsuena egitea da. Horretarako hilero biltzen direnek/partehartzaileek gai proposamena egingo dute, baldintza formalak ezarriko dituzte eta entregatzeko data finkatuko dute. Eguna heltzen denean ikus-entzunezko lanak proiektatuko ditugu eta modu kritikoan ikuskatuko dira.

 

Laborategiaren ideia, animazio esperimentaleko tailerra amaitzean sortzen da, “Fuel for animation”, Phil Mulloy eta Vera Neubauer animatzaileek emana, workshopean abiatutako ikerketei jarraipena emateko beharra dugulako; Philek eta Verak egunero, amaitua behar zuen ikus-entzunezko lan bat egin arazten ziguten.

 

Bigarren lan proposamenerako baldintzak

Gaia: Masusta garaia

Teknika askea: animazioa, irudi erreala, artxiboko materiala, etab. Irudiaren zein soinuaren gaineko lana egon dadin interesatzen zaigu

Iraupena: minutu batetik zazpi minutuetara

Lan guztiek izenburua beharko dute

Entregatzeko formatua: QuickTime

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. admin. (2009, agosto 28). 369 Boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/369-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License