368 boletina1. Information Kinetics: Egoviz
Datorren larunbatean, 22 arratsaldeko 19:00etan, Artelekuko espazio balioaniztunean "INFORMATION KINETICS: EGOVIZ" tailerreko erakusketa inauguratuko da. Emaitzak ikusteko aukera egongo da abuztuak 29a arte. Aurretik, 12:00etan Manuel Limaren hitzaldia izango da.
2. Mugatxoan
TAILERRA Data: Irailak 7etik 16ra Gonbidatuak: Tor Lindstrand, Mårten Spångberg Izena emateko epea: Abuztuak 27. Bidali zure datu pertsonalak, motibazio eskutitza eta zure CVa arteleku@gipuzkoa.net helbidera Mugatxoan arte proiektu bat da, 1998z geroztik jardunean ari den Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua. Euskarazko izenburuak berretsi egiten du gure proiektua espazio itxi bilakatzeko bokaziorik ez duen lurralde kontzeptual batean kokatzeko borondatea, horri esker sormen jardueretako aldaketak barneratu, beste baliabide batzuk asmatu edo ezusteko narrazioak proposatu ahal izango baitugu. Laboral Escena eta Fundaçao de Serralvesekin elkarlanean garatzen da. Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 2 kreditu eskura daitezke.Informazio gehiago
3. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa
TAILERRA Koordinazioa: Mattin Artiach, Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch Izena emateko epea: Irailak 7. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Partehartzaileak: Gehienez 12 ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira.
4. My map is not your map
MINTEGIA - TAILERRA
José Luis Pajares- ek koordinatutako tailerra Gonbidatuak: Dick Van Dijk, Lize Morgel, Fabien Girardin, Giles Lane, Julius von Bismarck Parte hartzaileak: 12 Izena emateko epea: Irailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera. Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz. Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.
5. MID_E´09. PATROIGINTZA SORTZAILEARI BURUZKO LANTEGIA
TAILERRA Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra Lekua: Arteleku www.arteleku.net Izena ematea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako tailerra artista eta moda diseinatzaileei zuzenduta dago, eta aztergai izango ditu Substractive Cutting teknika berriztatzaileak eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.
Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, agosto 04). 368 boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/368-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|