367 boletina1. Information Kinetics: Egoviz
Datuen ikustarazpenaren bidez ikuskera zientifikoa eta adierazpen artistikoa lotzen dituen tailerra. Hitzaldi irekiak: Abuztuak 19, 19:00etan. Fabien Girardin http://www.girardin.org/fabien/ Abuztuak 22, 12:00etan. Manuel Lima http:// www.visualcomplexity.com 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa.
2. Netlabels: Musika sarean korapilatuta
JARDUERAK
Koordinazioa: Miguel A. García (Larraskito netlabel), Mikel R. Nieto Data: Abuztuak 17tik 21era Gonbidatuak: Larraskito, Taumaturgia, Netaudio, Desetxea, Add Sensor, Alg-a... Gonbidatuek, diagnostiko komuna egiteko helburuz, sarean musika editatzearen zein argitaratzearen inguruko eskarmentua azalduko dute. Hala, tresna digitalek zein arazo edota abantaila eskaintzen dituzten ikusiko dira.
3. Mugatxoan
Data: Irailak 7etik 19ra Gonbidatuak: Tor Lindstrand, Marten Spangberg Izena emateko epea: Abuztuak 27. Bidali zure datu pertsonalak motibazio eskutitza eta zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Mugatxoan tarteko espazio ideiatik abiatuta eraikitzen da, kodigoen zirkulaziorako lekua den aldetik, jasaten dituen mugimendu eta lekualdatze etengabeek birdefinitua. Mugatxoan proiektuak hamargarren urteurrena betetzen du bere lanaren atzera begira dokumental bat aurkeztuz. Laboral Escena eta Fundaçao de Serralvesekin elkarlanean garatzen da.
4. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa
TAILERRA Koordinazioa: Mattin Artiach, Xabier Erkizia, Iñigo Telletxea Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch Izena emateko epea: Irailak 7a. Bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera Partehartzaileak: Gehienez 12 ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira.
5. MID_E´09. PATROIGINTZA SORTZAILEARI BURUZKO LANTEGIA
TALLER Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra Lekua: Arteleku www.arteleku.net Izena ematea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com Gaur egungo sorkuntza garaikidearen inguruan izaten den MID_E nazioarteko erakustaldiak, bere zazpigarren edizioko edukien artean, Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako patroigintza sorkuntzari buruzko lantegi bat proposatzen du artistentzat eta moda-diseinatzaileentzat. Tailerrak Julian Robertsek garatutako patroigintzako teknika berritzailea (Substractive Cutting) landuko du. Beraz, aztergai izango ditu teknika horrek eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, agosto 04). 367 boletina. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/367-boletina.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|