Hitzaldiaren laburpen osoa

Click here to get the file

Tamaño 17.9 kB - File type text/html

Contenido del Archivo

<html>
<head>
<title>Anne Lacaton - Erreportajea</title>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>

<body bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<table width="95%" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
  <tr bgcolor="#FF0000"> 
    <td height="22"> 
      <table width="100%" border="0" cellspacing="1" cellpadding="0">
        <tr bgcolor="#FFFFFF"> 
          <td colspan="2">
            <table width="100%" border="0" cellspacing="18" cellpadding="0" height="1373">
              <tr> 
                <td colspan="3"><img src="imagenes/anne.gif" width="200" height="82"></td>
              </tr>
              <tr> 
                <td colspan="3">&nbsp;</td>
              </tr>
              <tr> 
                <td width="48%" height="1200" valign="top"> <p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Anne 
                    Lacaton arkitektoa Donostian izan zen joan den ostegunean 
                    Artelekuk antolatu eta Etxeberria Kooperatibak koordinatutako 
                    Labitaciones tailerrean esku hartzen. Eskaini zuen hitzaldian 
                    Jean Phillipe Vassal lankidearekin batera eginiko proiektuen 
                    berri eman zuen eta horien bidez arkitekturaren gainean dituzten 
                    ideia eta kontzepzio bereziak azaltzen saiatu zen.<br>
                    <br>
                    Anne Lacatonek aditzera eman zuenez, &#8220;guretzat arazoa 
                    ez da eraikinak edo etxebizitzak egitea, bizilekuak baino&#8221;, 
                    eta ideia hori garatzen duten proiektuak aurkeztu zituen hitzaldian 
                    irudiekin lagunduta. Horietako lehena, eta beharbada hurrengo 
                    proiektuen oinarria, Nigeriako Niam hiriaren kanpoko aldean 
                    eraiki zuten bizilekua izan zen. &#8220;Arkitektura eskolatik 
                    atera berritan abiatu ginen Nigeriara. <br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton5.jpg" width="320" height="139"><br>
                    <br>
                    Bost urtez izan ginen han eta guretzat eskolan ikasitakoak 
                    iraultzeko epea izan zen. Egoera benetan arraroa bizi izan 
                    genuen, han ez baitago arkitektoen beharrik&#8221;. Etxe tradizionala 
                    da Niam-en inguruetan eraiki zutena; duna baten gainean egin 
                    zuten bi eguneko epean ondoko herriko artisauek lagunduta. 
                    Hamar hilabete iraun zuen zutik, basamortuko haizeak eraitsi 
                    baitzuen zatika-zatika. &#8220;Neure iritzian arkitekturan 
                    iraunkortasunak jabetzarekin du harremana. Ez dut uste eraikuntza 
                    guztiak iraun dezaten egin behar direnik. Agian arkitekturari 
                    iraunkortasunaren balio hori kentzen diogun egunean non eta 
                    nola bizi nahi dugun erabakitzeko askeagoak izango gara&#8221;.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton2.jpg" width="320" height="234"> 
                    <br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">1998an 
                    itzuli zen arkitekto bikotea Nigeriatik Bordelera eta euren 
                    agentzia sortu zuten. Arkitektura, ekonomia eta estetikaren 
                    inguruko ideiak berrituta, praktikan jartzen hasteko gogo 
                    biziz zeuden. Bordelen eraiki nahi zuten etxebizitza bat egiteko 
                    enkarguak eman zien ideia horiek gauzatzeko lehen aukera. 
                    &#8220;Lehen lehenik egin genuen gauza bezeroekin zer nolako 
                    bizilekua nahi zuten ikertzea izan zen. Egunerokotasunari 
                    eta espazioari buruz zeuzkaten ideien inguruan mintzatu ginen, 
                    euren bizilekuak zer eskaintzea espero zuten jakin nahian&#8221;. 
                    Anne Lacatonek azaldu zuenez lehen unean aurrekontua izan 
                    zen oztopo nagusia; 60.000 euro zeuzkaten etxea egiteko eta 
                    horrek aukerak asko mugatzen zituen. Bizileku handia, espazio 
                    zabalak zeuzkana eraikitzea zen jomuga, baina diru aldetik 
                    zeuzkaten mugekin horrelako zerbait gauzatzea oso zaila zen. 
                    &#8220;Arkitekturatik at dauden dominiotara jo behar izan 
                    genuen, industriara hain zuzen. Bolumenaren eta azaleraren 
                    aldeko apustua egin genuen, bi balio horiek eraikinaren aurretik 
                    ipiniz. 180 metro karratuko bizilekua egitea lortu genuen 
                    azkenean&#8221;. Eraikinaren osagaien garrantzia ezinbesteko 
                    dela azaldu zuen arkitektoak, elementu bakoitzak funtzio bat 
                    betetzen du egituraren barnean. Afrikan egin zuten egonaldian 
                    barneratutako ideia garrantzitsuenetariko bat da hori Lacatonen 
                    esanean, eraikin bakoitza behar determinatu eta puntual bati 
                    erantzuteko egitea.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton7.jpg" width="320" height="234"> 
                    <br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Parisen 
                    eginiko beste proiektu bat agertu zuen ondotik Anne Lacatonek: 
                    Tokio Jauregia. 1937ko erakusketa unibertsalerako eginiko 
                    harrizko eraikin monumentala da. Laurogeita hamarreko hamarkadan 
                    arkitektura lehiaketa antolatu zen eraikina egokitu eta erabilera 
                    berria emateko. Lanak 1995ean hasi ziren eta bi urte beranduago 
                    bertan behera geratu ziren hauteskundeak tarteko. Orain lau 
                    urte Kultura ministroak eraikin horren auziari irtenbidea 
                    topatu behar zitzaiola pentsatu eta hiru arkitekto agentzia 
                    deitu zituen. Lacaton eta Vassalek osatutako taldeak egin 
                    proposamena hautatu zuten: &#8220;Egoera oso kaxkarrean zegoen 
                    eraikina. 1995ean hasitako lanetan barneko alde guztia eraitsi 
                    zuten eta hutsik zegoen. Bertako komisarioak esan zigunez 
                    ez zuen ohiko museo edo galeria egin nahi, bestelako zer edo 
                    zer nahi zuten. Guk eginiko proposamenak eraikina, ahal zen 
                    neurrian behintzat, zegoen moduan gordetzea beharrezkoa zela 
                    azaltzen zuen. Kanpoalde monumentala eta hormigoiz eta zementuz 
                    eginiko barnealdeak osatzen zuten kontrastea biziki interesgarria 
                    zela uste genuela adierazi genuen. Eraikuntzak berezkoa zuena 
                    gorde eta iraunarazi beharra zegoela&#8221;. Aurrekontuaren 
                    erdia lan horietan joan zitzaien; beste erdia argia, berogailuak 
                    eta bertan artistak lan egin ahal izateko azpiegitura jartzen 
                    gastatu zuten. &#8220; Espazioak aldez aurretik osoki ez definitzea 
                    izan zen defendatu genuen ideia bat. Erakusketa bakoitzak, 
                    artista bakoitzak, zeuzkan beharren arabera espazioa aldatzea 
                    komenigarriagoa zela azaldu genuen. Gure iritzian, espazioa 
                    oso garrantzitsua da, baina garrantzi hori bertan egiten denak 
                    ematen dio, berez daukan izaerak edo itxurak baino gehiago.&#8221;<br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Arkitektura 
                    bere horretan uzteko apustua egin zuten beste gune baten adibidea 
                    ere azaldu zuen Lacatonek. Bordeleko plaza bat &#8220;edertzeko&#8221; 
                    eskaera egin zien bertako Udalak 1996an. Hiriaren erdigunetik 
                    nahikoa urruti dagoen enparantza txiki bat zen edertu beharrekoa, 
                    ferrokarrilaren konpainiak eraikitako langile auzune batean 
                    kokatua zegoena. &#8220;Triangelu itxura bereziz egina zen 
                    eta bazituen zuhaitz eta eserlekuak; gure iritzian ederra 
                    zen zegoen hartan, ez zeukan edertzeko beharrik!&#8221;, esan 
                    zuen arkitektoak. Plaza txikia eta oso sinplea izanik ere 
                    bazuen berezko izaera, eta horrela mantentzea proposatzen 
                    zuen proiektu bat aurkeztu zuten Udalean. Zorua egokitu eta 
                    zuhaitzak zaintzeko neurri batzuk hartzea beharrezkoa zela 
                    azaltzen zuen txosten bat osatu zuten, baina ideia nagusia 
                    aukera egokiena enparantza txikia bere horretan uztea zela 
                    zen, eta onartu egin zieten. &#8220;Arkitekturaren munduan 
                    ez dago beti eraikitzeko beharrik, jarri egin liteke, baina 
                    kendu ere bai. Ez eraikitzea aukera bat da; dagoena dagoen 
                    bezala egoki badago horixe da aukera zuzena eta ez dago zertan 
                    eraiki&#8221;, azaldu zuen Lacatonek. <br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton3.jpg" width="320" height="207"> 
                    <br>
                    <br>
                    2001. urtean Vienan kafetegi bat egiteko gauzatu zuten proiektua 
                    agertu zuen ondoren. Kezka nagusia hiri horretan dagoen &#8220;kafetegi 
                    kultura&#8221;-k sortu ziela esan zuen Anne Lacatonek. Eurak 
                    vienesak ez izateak arazoak sor zitzakeela uste izan zuten 
                    lehen unean, &#8220;baina ondoren agian horrexegatik hautatu 
                    gintuztela pentsatu genuen&#8221;. Inperio garaian zalditegiak 
                    izan ziren orain kafetegia egiteko aukeratutako espazioa osatzen 
                    zutenak; eremu gangadun eta zabal bat. Lacaton eta Vassalek 
                    eginiko proiektuaren ardatza gangak mosaiko marokiarrez ornitzea 
                    izan zen; horrez gain sukalde, mahai eta kafetegi batean oinarrizkoak 
                    diren elementuak ipintzeko ideiak ere egin zituzten. </font></p>
                  </td>
                <td width="4%" height="1200"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><font size="2"> 
                  </font></font></td>
                <td width="48%" valign="top" height="1200"><p align="left"><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"><img src="imagenes/lacaton1.jpg" width="320" height="245"><br>
                    <br>
                    Naturan kokatutako bi proiektu ere azaldu zituen. Bietan ingurune 
                    naturala errespetatzeak gauzak asko zaildu zizkiela azaldu 
                    zuen. Lehen proiektua Arcachon inguruko hondartza ondo batean 
                    udako bizilekua egin nahi zuen familia batentzat egin zuten. 
                    &#8220;Duna baten gainean eraiki nahi zuten, baina natura 
                    errespetatuz, paisaiaz gozatzeko aukera emango zien bizilekua 
                    desio zuten. Hori kontuan hartuta etxea plataforma baten gainean 
                    altxatzea erabaki genuen&#8221;. Etxera sartzeko eskilara 
                    batetik igo behar da. Zuhaitzik ez mozteko erabakiak ere arazo 
                    ugari eragin zien. Sei pinuk zeharkatzen dute bizilekua eta 
                    horiek aske hazteko eta modu egokian ureztatzeko neurri bereziak 
                    hartu beharrean izan ziren. Arkitekturatik at dauden diziplinetara 
                    jo zuten laguntza bila beste behin, eta geologo eta ingurugiro 
                    teknikariek emaniko gomendioak jarraitu zituzten. &#8220; 
                    Kasu honetan, arkitektura ez dago paisaian presente, paisaiaren 
                    aurrean, hura begiratuz baizik&#8221;, laburbildu zuen Lacatonek.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton4.jpg" width="320" height="299"> 
                    <br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Beste 
                    bizilekua Korsikako kostaldean, harizti baten barnean eraikitzeko 
                    proposamena egin zien bezero batek. &#8220;Bezeroak egin zigun 
                    eskaeraren oinarria itsasoa ikusteko aukera emango zion bizilekua 
                    eraikitzea nahi zuela zen eta, hasiera batean, Korsikaz geneukan 
                    irudikapena kontuan hartuta erraza baino errazagoa izango 
                    zela uste genuen, baina basoa zein itxia zen ikusi genuenean 
                    iritzia bat-batean aldatu zitzaigun&#8221;. Haritzak hain 
                    garaiak izanik ezinezkoa iruditu zitzaien handik itsasoa ikustea 
                    ahalbidetuko zuen etxerik egitea, zuhaitzen gainean ez bazen. 
                    Zuhaitzen hostailean kokatu zuten balizko bizilekuaren zorua, 
                    lurretik zazpi metrora. Balizko bizilekuak laurogeita hiru 
                    metroko luzera du eta bitik lau metrora bitarteko zabalera. 
                    Eraikitzen hasteko baimena eskatu zuten, baina agintariek 
                    ukatu egin diete, proiektuak paisaiaren batasuna hausten duela 
                    argudiatuta.<br>
                    <br>
                    <img src="imagenes/lacaton8.jpg" width="320" height="237"> 
                    <br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Bordeletik 
                    110 km-ra egin zuten beste proiektu bat aurkeztu zuen hurrena 
                    Anne Lacatonek. Kasu honetan langile bikote batentzat bizilekua 
                    eraikitzea zen egin beharrekoa. Aurrekontu murritza ( 64.000 
                    euro) kontuan hartuta negutegiak erabiltzea otu zitzaien ahalik 
                    eta bizileku zabalena egiteko. 300 metro karratu dituen bizileku 
                    bat eraiki zuten bi negutegi oinarri hartuta. Bakoitza 25 
                    metro luze da eta 6.50m zabal. Bata eremu guztiz askea da, 
                    kanpora irekia, eta bestean biztanleen gelak daude; egurrezko 
                    kutxa handi bat eraiki zuten, bertan intimitatea gorde asmoz. 
                    &#8220;Negutegiak merkeak dira eta baldintza onak dituzte. 
                    Gestio aldetik errazak dira eta aireztatzeko ere bai. Baldintza 
                    termiko egokiak dituzte... Helburua ahalik eta espazio zabalena 
                    eraikitzea zen, baina aurrekontu urria kontuan hartuta&#8221;.<br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"><img src="imagenes/lacaton6.jpg" width="320" height="255"><br>
                    <br>
                    Negutegiak erabili dituzte esku artean duten azken proiektuan 
                    ere. Parisko kanpoko aldean kokatuta dagoen langile auzune 
                    zahar batean hamabi bizileku eraikitzeko eskaera egin die 
                    etxebizitza sozialak egiten dituen enpresa batek, &#8220;kasu 
                    horietan ohikoak diren jokabideak alde batera utzi eta esperimentatu 
                    egin nahi zutela esan ziguten, eta guk ordura artean eskala 
                    txikian praktikan jarritako proposamenak eskala handiagoan 
                    funtzionatzen ote duten egiaztatzeko modua ikusi genuen. Luxuzko 
                    espazioak eratzea izan da gure helburuetariko bat, betidanik; 
                    hori eskala hain handian egitea posible ote zen egiaztatu 
                    nahi genuen&#8221;. Ahalik eta espazio handiena okupatu nahian 
                    bi solairuko eraikina proiektatu zuten, baina ez zituzten 
                    hamabi bizileku berdin egin nahi, eta horregatik ezberdintasunak 
                    eratu zituzten eraikinaren aurreko aldean. Behe solairua handiagoa 
                    duten etxeek goiko pisua txikiagoa dute, eta alderantziz. 
                    Goiko solairua negutegiak erabiliz eraiki dute, &#8220;bolumen 
                    handiekin lanean ari zarenean ezin dituzu ohiko etxebizitzetan 
                    erabili ohi diren jokabideak praktikan jarri, horregatik erabaki 
                    genuen negutegiak erabiltzea. Espazioari %30-40 gehitzea lortu 
                    dugu aukera hori eginez. Plastikoa oso kalitate onekoa da; 
                    ez da beste material ezagunak baino txarragoa. Gainera, kanpoko 
                    aldearekin harreman zuzenagoa edukitzea ahalbidetzen du&#8221;.<br>
                    <br>
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Arkitekto 
                    bezala ez dute behin eta berriro berrikuntzak proposatzea 
                    bilatzen; proiektua dena delakoa izanik ere, inguruan eta 
                    erabiltzailean pentsatu beharra dagoela defendatzen dute Lacatonek 
                    eta Vassalek. &#8220;Beti proiektu ezberdinetan aritzen gara 
                    lanean, baina gure jokabidea beti bera da. Helburua ez da 
                    artelanak sortzea, erabiltzaileak gustura biziko diren bizilekuak 
                    egitea baizik. Gure lanean oinarrizkoa gizakia da; gizakirik 
                    gabe ez dago arkitekturaren beharrik&#8221;.</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"> 
                    </font></p>
                  </td>
              </tr>
            </table>
          </td>
        </tr>
      </table>
    </td>
  </tr>
</table>
</body>
</html>
Acciones de Documento