Zure begietarako bakarrik

ARTELEKUN ospaturiko mintegia

Sarrera

ZURE BEGIETARAKO BAKARRIK (FEMINISMO FAKTOREA ARTE BISUALAK DIRELA ETA)Donostia, 1997/07/07- 08/01

Lau asteko tailer esperimentala eta disziplinartekoa izan zen, Artelekun garatu zena (1997ko uztailaren 7 tik abuztuaren 1era): edozein disziplinatan llanean ari ziren 15 artistek aukera izan zuten proiektu berriak edo egiten ari ziren propiektuak edo lan prozesuak elkarrizketa giroan garatzeko, gonbidatuak parte hartu eta nazioarteko prestigioa duten artista eta “profesionaleskin” topaketa giroan.
Lau astetan zehar informazioa, teoria eta praktikak konbinatu ziren. Mindegi-tailer esperimental honetako partehartzaileek azken bi asteetan burutu zuten lan proposamana, lehenengo bi asteak debatetan eta gonbidatuekin gogoeta egiten emanez.

----------------------------------

Claudia Giannetti

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/07


Claudia Giannetti ACC L´Angelot-en fundatzaile eta zuzendari (Bartzelona) 1993az gero, iharduera ugari egin du literatura, teoria alorretan eta erakusketa komisariotzan. Hainbet argitalpen eta katalogo ere egin ditu, besteak beste, “Media Cultura”(1995) eta “Arte en la Era Electrónica” (1997)nabarmentzen dira. Orain dela gutxi “Artea Elektronika Aroan” nazioarteko kongresuko zuzendari izan da. Gaur egun klaseak ematen ditu Bartzelonako Pompeu i Fabra Unibertsitatean.

Misntegian eginiko gogoetak emakumea, artea, zientzia, teknologia berriak eta cyberespazioaren inguruan oinarritu ziren.

---------------------------------

Bildwechsel

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/07


Ikusentzunezko alorreko feminista kolektibo bat da, Hamburgokoa, emakume artisten bideo lanak banatu eta zabaltzen dituena. Tailerrean, beren bideo batzuk aurkeztu zituzten.

---------------------------------

Guerrilla Girls

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/10


1985ean osatutako kolektibo hau nortasunez ezagutzen ez dugun emakume talde bat da, eta arte munduaren barruko sexismoaren eta arrazakeriaren aurka borrokatzen dira. Beren lehen ekintzetan Sohoko kaleetan kartelak jartzen zituzten New Yorkeko galerietan erakusketa zaukaten emakumeen portzentaiak jakitera emanez. Geroztik, beren lana, mundu guztian zehar izan da erakutsia eta hainbat argitalpen egin dituzte.
Mintegian, kolektiboko bi partaidek orainarte eginiko lanen atzerabegirako aurkezpena egin zuten.

--------------------------------

Giulia Colaizzi

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/14


Literatura teoria eta filme teoriako irakaslea da Valentziako Unibertsitateko Hizkuntzen teoriako departamentuan. “Feminismo y teoría del discurso” (1990), “The Cyborguesque. Subjectivity in the Electronic Age” (1995) eta “Feminismo y teoría fílmica” (1995) argitaratu ditu. Mintegi eta hitzaldi asko eman ditu Europan eta estatu Batuetan.

Mintegian “Emakumea eta zinea” ren gaia jorratu zuen eta azken hogei urteotan emakumearen irudiak bai zinean, bai irdukipenean lantzen duten testuen gorakada nolakoa izan den azaldu digu feminismoarean teoria filmiko baten ikuspuntutik. Teoria honek emakumearen partehartzea, bere begirada aktiboa eta presentzia erakusten digu bizitzako eremu guztietan.

--------------------------------

Guadalupe Echevarria

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/16


Bera zuzendaria den Burdeos-eko Arte Eder eskolako lan batzuk aurkeztu zituen, emakumeek azken urteotan eginikoak. Lan hauetatik abiatuz, gogoeta egin zuen emakume artisten lanok ea zalantzan jartzen zuten, ala ez, modaren unibertsoan, pop kulturan e.a. emakumearen presentziak izan dezaketen izaera errepikagarria ikusteko.
Guadalupe Echevarria, eskola honetako zuzendaría izateaz gain, hainbat lan egin ditu erakusketa eta arte erakustaldi antolatzaile gisa: Donostiako Bideoaldiaren zuzendari izan zen, Reina Sofíarako komisario lanetan ere aritu zen, etab.

----------------------------------

Ute Meta Bauer

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/17


Ute Meta Bauer Nazioarteko erakusketen komisario (“NowHere” Danimarkako Lousiana Museum, 1996), Alemania eta Fraintziako zenbait arte eskoletako irakaslea, eta META aldizkariaren argitaldaria da, arte munduko beste hainbat ihardueraren artean.
Mintegian, gaur egun Europan artea eta feminsmoaren ikerketa, dokumentazioa eta hedapenarekin zerikusia duten hainbat lan aurkeztu zizkigun.

Jarraian Ute Meta Bauer, Jochen Becker eta Sabeth Buchmann-en arteko eskutitz irekiaen zati bat aurkezten dizuegu.

---------------------------------

Mahai ingurua: N.Viot, M.J.Belbel, F.Vila, eta M. Jaio-rekin

Zure begietarako bakarrik (feminismo faktorea arte bisualak direla eta)
97/07/18


MARIA JOSE BELBEL, FEFE VILA, MIREN JAIO, NATHALIE VIOT.
Mintegi osoan zehar ateratako gaien inguruan oinarritu zen mahai inugurua.

----------------------------------

Nathalie Viot arte kritikaria eta erakusketa komisarioa da, gaur egun France Culture irratian elkarrizketa programa propio bat aurkezten du egungo arteari buruz.

Testu honetan Arte kritikari bezala eginiko lanen erreflexio bat egiten du. Ordurarte, ez dela artisten sexuan oinarritu artistak aukeratzeko orduan azaltzen du, baizik eta beren lanen esan nahiean, baina era berean, beharrezkoa ikusten du emetasun subjetiboago baten alde lan egitea.

---------------------------------

Maria Jose Belbel E.O.I. ko irakaslea da, arte munduarekin zerikusia duten itzulpenak egiten ditu, Carta de Ajuste kolektiboko partaide da eta erakusketa batzuetan parte hartu du, esaterako, “100%”, “Ida y Vuelta” Habanan, etab.

Subjetibotasunetik abiatuta, denboraren inguruan ditugun kezken, beldurren eta itxaropenen inguruan gogoeta egingo du María José Belbelek testu honetan.

----------------------------------

Fefa Vila Soziologoa, jeneroen eta teknologia berrien ikasketetan espezializatua. Zenbait erakusketa eta argitalpen egin dituen LSD kolektiboko partaide da.

Planeta eta orbita artean girotutakoa entsaio bat idatzi du testu honetan autoreak, harreman sexualen, sexualitatearen eta identitateen inguruan pertsonaien bitartez gogoeta eginez.

----------------------------------

Miren Jaio arte kritikaria, arauz idazten du rekarterako, eta Zehar, Lápiz, Friezen ere argitaratu du, besteak beste.

Aminari eskutitza idaztea ariketa erretoriko bat besterik ez da (lengoaiarekin bueltaka), “bestea” bilatzeko eta berarekin norberari buruz gogoetak egiteko, mendebaldean hain ohikoa den obsesio hori.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 22). Zure begietarako bakarrik. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/feminismoak/mintegiak/zure-begietarako-bakarrik-mintegia/zure-begietarako-bakarrik-mintegia. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License