Santiago López Petit

"Bizitza eta politika. Eguneroko bizitzaren kritikatik

egoera prekarioaren kritikara"

2005/06/01

 

Santiago López Petit-ek, duela gutxi El infinito y la nada. El querer vivir como desafío liburua argitaratu du, gogora ekarri zuen diskurtso kritikoan bizitza kontzeptuari ez zaiola, oro har, harrera onik egin, jarrera irrazionalistekin lotu izan baitute. Izan ere, G. Lukács-ek El asalto a la razón lanean zioen bizitza diskurtso filosofikoan sartu izanak ekarri zuela nazismoa. Kontuan hartu behar da joan den mendeko hogeiko urteez geroztik bizitza nozioa egunerokotasunaren kontuari lotuta dagoela, hau da, makineria kapitalista hiritarren denbora (eta hauen egunerokotasuna) produkzio-esferaren beharren arabera zorrotz antolatzen hasi zelarik, I. Mundu Gerraren ostean agertu zen egunerokotasunaren kontuari lotuta. “Beraz –azaldu zuen López Petitek Periferiak topaketetan izan zuen partaidetzaren hasieran-, historian zehar, eguneroko bizitzari buruzko analisia eguneroko bizitza nozioaren beraren kritikari lotuta egon da”.


Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2005, septiembre 28). Santiago López Petit. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/santiago-lopez-petit. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License