Joaquim Jordà
Numax hartara itzuliz hitzaldiaren laburpena
Salbuespen egoera mintegia 04.15/06 Arteleku Joaquim Jordàk bere bizipen pertsonaletan oinarrituta 70ko hamarkadaren ikuspegia eskaini zigun. Joaquim Jordà Italian bizi izan zen 70ko hamarkadaren hasieran. Artean hasi gabe zegoen Italiako iparraldeko lantegitzarren sakabanatze prozesua, baina Joaquim Jordàren iritziz antzeman zitekeen. Bertatik itzuli zenean "Numax presenta" pelikula filmatzeko aukera sortu zitzaion. "Numax presenta" Joaquim Jordàk 1979an egindako film dokumentala da eta lanaren irudikapen aldaketa nola lor zitekeen erakusten digu. Urte hartan, Bartzelonako zabalkundeko elektra tresnen lantegi batean ordura arte lan egin zuen langile talde batek hasi zuen autogestio prozesua iruditan jartzeko eskatu zion Joaquim Jordàri. Hondamendia zetorrela ikusirik, lantegiko zuzendaritzak beren gisara molda zitezen utzi zituen langileak, baina haiek ekoizpena beren esku hartu zuten, patuari men egin gabe.Gestioa eramatera eta erabakiak hartzera beharturik, Numaxeko langileek prozesu horretan landu zuten asanblada dinamika erakusten da zehatz-mehatz dokumentalak. Hitzaldiaren gainean eginiko erreportaje osatua Arteleku TVn dago ikusgai. Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
buki. (2005, febrero 08). Joaquim Jordà. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/joaquim-jorda.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|