Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Fernando GolvanoSorkuntza eta irudimena, Fernando Golvano Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearen iritziz, Castoriadisen pentsamenduaren kantoi-harria da. Bi kontzeptu hauek pentsalariari kritika egiteko bidea eman zioten, kritika sakona eta errotikakoa, herentzian izan dugun pentsamenduari buruzkoa; kritika bat, sorkuntza ideia gutxiesten zuena. Castoriadisen pentsamenduaren ezaugarri dira, batetik, sorkuntzaren kontzeptua berreskuratzea eta, bestetik, kontzeptu hori teorien sarearen erdian kokatzea. Castoriadis pentsalaria ez da ezagunegia –ahaztu ere izan da zenbait esparrutan-. Castoriadis. Encrucijadas de la creación mintegiaren koordinatzaile Fernando Golvanoren hitzaldiak dibulgaziozkoa izan zen nagusiki, eta filosofoaren teoria politikoaren oinarrizko ideia batzuk definitzen saiatu zen.
Document Actions
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2007, enero 23). Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Fernando Golvano. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/castoriadis.-sorkuntzaren-bidegurutzeak.-laburpenak.-fernando-golvano.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|