Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Celso Sánchez-Capdequi

Celso Sánchez Capdequí Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak “kultura” kontzeptuaren azterketa izan zuen mintzagai Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak mintegian.


NAUPeko irakasleak galdera batekin eman zion hasiera hitzaldiari: nolatan ematen da kultura gizakiarengan? Haren iritziz, kultura gertatzen da naturak gizakia amaitu gabe uzten duelako eta, ondorioz, gizakiari ezinezkoa zaiolako beti zabalik egote hori. Naturak behartzen du pertsona kaosa antolatzera, aukerak zein diren aztertzera, bat aukeratzera eta hura gauzatzera. “Castoriadisen iritziz, kultura hastea da, gauzei ekitea, saioak egitea, ikertzea. Gizakiak bere burua kontatzea da kultura, hitzari ibilbidea eskaintzea aintzat hartuta hitza ez dela betiko, gerta litekeen zerbait baizik”, esan zuen Sánchez Capdequík. Kultura, Castoriadisen pentsamenduan, sorkuntzaren sinonimoa da, errealitatearen irudi berri bat; mundu berri bat asmatzea, entsegu kolektibo baten fruitu.

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2007, enero 23). Castoriadis. Sorkuntzaren bidegurutzeak. Laburpenak. Celso Sánchez-Capdequi. Retrieved noviembre 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/castoriadis.-sorkuntzaren-bidegurutzeak.-laburpenak.-celso-sanchez-capdequi. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License