Terre Thaemlitz

iPod bortxatzen ari da neure herria bortxatu zuten bortxatzaileak

Gaur egungo audio produkzioaren ikuspegi ekonomiko bat


Musika elektronikoa argitaratzen daramatzadan azken hamabi urte inguru hauetan, joera bat sumatu uste izan dut: lauzpabost urtean behin, musika elektronikoaren alorreko banatzaile handi bat desagertzen da merkatutik, eta atzetik eramaten du diskoetxe txiki mordo bat. 2004an BFAren txanda iritsi zen, Alemaniako musika elektroniko alorreko banatzaile handienarena. “Eta zer?”, galdetuko duzue. Eta nik gaineratu, “banatzaileak oro har kabroi batzuk dira, diruak bakarrik mugiarazten dituenak, eta musika zaborra banatzen dute, liburu banatzaileek best-sellerrak literatura balitz bezala pasatzen saiatzen diren bezala. Nahikoa dugu! Botereari aurre egitea, eta abar, eta abar”.


Artikulu hau Zehar aldizkariaren 55. zenbakian argitaratu zen.

Document Actions
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2006, enero 03). Terre Thaemlitz . Retrieved noviembre 01, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/copyleft/terre-thaemlitz-1. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License