marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa
Tailerra | Topaketa
2009/11/16 - 2009/11/20

marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa

Parte-hartzaileak
— etiketak: , ,

Ilustratzaile topaketa Artelekun: eleberri eta album ilustratua auzipean; gidoia eta ilustrazioa elkarrizketan, edukiak eta teknika egokien bila.


ZER: Eleberri grafikoa nahiz album ilustratuen gidoigintza eta irudigintza topaketak 2009ko azaroaren 16tik 20ra, Donostiako Arteleku, Arte Garaikide gunean


IRAKASLEAK: Harkaitz Cano, idazlea eta gidoigilea. Ignasi Blanch Gisbert, ilustratzailea eta ilustrazio irakaslea


GAIAK:
Obra grafikoaren Edukia eta forma
Gidoi baten eraikuntza: Genero desberdinak eta argudio tipologiak
Pertsonaien egitura; psikologikoa eta formala
Irudien gaineko begiradaren sintaxia
Album ilustratu baten eraikuntza
Teknika desberdinak; marrazkia, kolorea eta adierazpena
Irudiaren egitura album ilustratu batean
Eleberri grafikoa
Autoedizioa


METODOLOGIA: Egunero, zortzi orduko lan jarduera egingo da. Goizero, ariketa azkar bat egingo da teknikak eta egiturak landuz. Ondoren, ariketa luze bat garatuko da. Bazkal ostean, azalpenak, irudi aurkezpenak, liburu aurkezpenak, musika tartekatuko dira lan pertsonalarekin.

 

NORENTZAT: 10 ilustratzaileek hartuko dute parte. Euskal Herrikoak edota Euskal Herrian bizi direnak. GALTZAGORRI eta AIEP erakundeen bazkideek lehentasuna izango dute. 3 eta 10 bitarteko argitalpenak izan beharko dituzte.

 

ESKAINTZA: Topaketa hauek doan izango dira epai mahaiak aukeratzen dituen 10 lagunentzat. Beka bana izango dute hauek astebeteko egoitza eta otorduak barne, Donostiako Olarain Unibertsitate egoitzan. Lan material nagusia bekaren barne dago.

 

IZEN EMATEA
Album ilustratu baten edota eleberri grafiko baten zirriborroa aurkeztuko da
Gidoia eta hamalau bozeto, gehienez, jardunaldietan garatzeko
Hiru kopia aurkeztu beharko dira, CD formatuan
Curriculuma
NAN kopia bat
Posta elektroniko helbidea, telefonoa
Dokumentazioa bidaltzeko:

Galtzagorri Elkartea
Zemoria, 25-behea
20013- Donostia


EPEAK: Proiektuak aurkezteko epea, 2009ko irailaren 28a. Erantzunak emateko epea 2009ko urriaren 23a.

 

ANTOLATZAILEAK: GALTZAGORRI ELKARTEA, ARTELEKU

http://www.galtzagorri.org

iCal
Dokumentu Akzioak