Irakurketa taldea 2006
Irakurketa taldea
2006/03/30 - 2006/12/14

Irakurketa taldea 2006

Parte-hartzaileak
— etiketak:

Begibistakoa da irakurketa ohitura bakartia dela, eta inork esan dezakeela Bartleby-ren esamoldea: “Nahiago nuke ez egin”. Baina, edonola, testu eta artikulu ezberdinen inguruan ideia eta pentsamenduak konpartitzeko interesa baduzu, Artelekuko Dokumentazio Zentroak bi irakurketa taldeak antolatu ditu. Bi ekitaldiak Iñaki Urdanibiak koordinatu ditu.

Udaberriko irakurketa taldea
Irakurketak eta datak:
Herman Melville-ren Bartleby, el escribiente, 2006ko martxoaren 30a
Stefan Zewig-en La novela del ajedrez, 2006ko apirilaren 27a
Margaret Atwood-en El cuento de la criada, 2006ko ekainaren 1a


Udazkeneko irakurketa taldea
Irakurketak eta datak:
Primo Levi-ren Si esto es un hombre, 2006ko urriaren 26a
Amélie Nothomb-en Estupor y temblores, 2006ko azaroaren 16a
Ismaïl Kadaré-n La pirámide, 2006ko abenduaren 14a

Irakurketa taldea arratsaldeko 19:00etan biltzen da. Etorkizuneko irakurketa taldeetan parte-hartzeko interesa baduzu mezua bidali dezakezu arteleku@gipuzkoa.net helbidera, bertan zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ipiniz, edo bestela, telefonoz deitu dezakezu 943444667.

iCal
Dokumentu Akzioak