Ideien Hiri Azoka
Tailerra
2009/10/22 - 2009/12/21

Ideien Hiri Azoka

Parte-hartzaileak
— etiketak: ,

GONBIDAPENA. Astelehenean abenduak 21, Santo Tomas egunean eguerdiko 12:00etan gurekin elkartu eta ardo tragotxo eta txistorra pintxo bat hartu bitartean, auzoaren etorkizunari buruz hitz egin eta gure mintegian egindako lanak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Bestetik: HITZALDI IREKIA. Abenduak 18 ostirala, 19:00etan: STEALTH. Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.

Artea egitea politikaz pentsatuz eta baliagarria izaten saiatzea

Tailerra Cecilia Anderssonen zuzendaritzapean

Arteleku 2009ko urriak 22 – abenduak 21

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara

Izena emateko epea: Urriaren 15a arte luzatu da. Bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

------------------------


“Hiri erretaula hauetako gehienak azokak dira, eta haien konposizio arkitektonikoek esperientzia mota berezi baterako eszenatokia eratzen dute. Azokak betidanik izan dira bitartekariak bildu eta kontratuak negoziatzen diren espazio-zirrituak. Sarri askotan hiriaren mugan edo bidegurutze eta muga-lurraldeetan kokatzen ziren -araututako guneen kontroletik kanpo-, eta jendearen eta salgaien arteko truke zein mugimenduzko lekuak izaten ziren”.

M. Christine Boyer, Contemporary Forms of the City of Collective Memory

Herritarren parte hartzea susta dezaketen eta Gipuzkoako hiri garapenaren etorkizunari lotutako erabaki-hartze prozesuak bultzatzen duten eredu inklusiboak garatzea da tailer honen atzean dagoen ideia orokorra.

Lurraldeko egungo planen artean daude, besteak beste, portu eskerga bat Pasaian eta bertako hiri erregenerazioa, lurraldea 2016ko Kultur Hiriburua izateko hautagaitza bultzatzea, Nazioarteko Kultur Zentro bat (Tabakalera) antolatzea, baita abiadura handiko tren sare bati lotzeko planak ere. Proiektu horiek goranahi maila handia erakusten dute, eta ondorio gisa dakarte halaber kapital berria eta ideia berriak sortzeko eta gizartea era berri batean antolatzeko premia. Horrek guztiak eragin handia izango du lurraldearen etorkizunean.

Jadanik badagoen informazioa eta ezagutza kapitalizatzeko eta dauden baliabideak ahalik eta gehien baliatzeko, herritar arruntak nola hurbil daitezke berrikuntza horren errealitatera, nola inplikatu eta beharbada ekarpenak egin hartzen diren erabaki politikoei? Zer ikas dezakegu lurraldean gertatzen ari direnetatik eta lezio hori nola komunika dakieke beste batzuei? Geure buruari ere galde geniezaioke: zer nolako hiri garapena nahi dugu etorkizunean eta nola itxuratu dezakegu denon artean?

Artelekun Ideien Hiri Azokari hasiera ematean, tailer eta arte proiektu honetarako abiapuntua da loturak ezartzea jada existitzen diren hiriaren etorkizuna esploratu nahi duten ideia eta ezagutza sareekin. Basea tokikoa, lurraldekoa, nazionala zein nazioartekoa izan daiteke, eta erreferentzia gisa balioko du, eta horrekin batera garapen eta esplorazioak ahalbidetuko ditu. Jarraian, tailerrak zenbait behaketa-puntu aukeratuko ditu Loiola, Martutene eta Txomin Enea inguruan, eta handik ekingo diogu gure ikerketari. Auzoa gure erreferentzia-alor hurbilena izango da, esplorazioa egiteko eremua, trukerako eta elkarreraginerako testuingurua sortzen duena.

Tailerraren parte nagusian jendeak elkarrekin ezagutza, trebeziak, ideiak eta batzuetan objektu errealak ere trukatu ahal izateko bideak esploratuko ditu. Nolabaiteko azoka eratzearen ideiak gauza sinboliko eta sinple baten inguruan biltzeko desira bat islatzen du. Testuinguru horretan, trukea ekintza bidezkoa da, eta edonork parte har dezake bertan.

Ikerketatik, eztabaidetatik eta tailer barruan sortutako lan-metodoetatik inspirazioa hartuta, helburua da bideak identifikatzea ikusteko herritarrek zer bide dituzten auzoaren etorkizunari dagozkion erabakietan parte hartu eta haiei ekarpenak egiteko. Eginaren eginaz ikasiko dugu, eta egindako azterketak harremanen inguruko ezagutza metatuko du. Ikuspegi berritzaile eta informaletan oinarrituko dugu lana, bai aztertu ere lan egiteko modu hori nola integra daitekeen erabakiak hartzeko prozesu formalagoetan.

Ikerketa, trebeziak trukean, sena eta intuizioa erabiliz, honako helmugak iritsi behar dituzte tailerrean parte hartuko dutenek:

- Tokiko, lurraldeko, nazioko eta nazioarteko alor horretako jarduerak ikertzea

- Lurraldearen inguruko informazioa bildu, aztertu eta bistaratzea, bai haren iraganari bai haren etorkizunari dagokionez

- Hiriaren inguruko informazioa ahal den modu guztietan (idatzia, marraztua, instalatua, kontatua, kantatua, performance egina, e.a.) berriro aurkeztea

- Diziplinen artean komunikazio kanal berriak finkatzea

- Formala dena eta informala dena aztertzea

- Hiriarentzat etorkizun posibleak zirriborratzea

 

 

Tailerraren egutegia

Urriak 22 osteguna. Bilerak hirian (ordezkariekin)

Urriak 23 ostirala. 19:00etan, hitzaldia: Axel Timm/ Raumlabor (www.raumlabor_berlin.de) + talde-lana

Urriak 24 larunbata. Talde-lana

 

Azaroak 19 osteguna. Bilerak hirian (ordezkariekin)

Azaroak 20 ostirala. 19:00etan, hitzaldia: Cecile Bourne/ Nouveaux commanditaires (www.nouveauxcommanditaires.com) + talde-lana

Azaroak 21 larunbata. Talde-lana

 

Abenduak 17 osteguna. Bilerak hirian (ordezkariekin)

Abenduak 18 ostirala. 19:00etan, hitzaldia: STEALTH (www.stealth.ultd.net/stealth/about.html) + talde-lana

Abenduak 19 larunbata. Talde-lana

Abenduak 21 astelehena. Azken aurkezpena (Sto Tomas)

 

iCal
Dokumentu Akzioak