Ion Munduateren proiektua
Amaia Urra eta Loreto Martínez Troncosoren lankidetzarekin
Laguntza artistikoa, Blanca Calvo
Askotan giza zoologiko modura ikusten dut antzerkia, ikusleak besteak antzesten eta ekoizten duenari begiratzen dio. Distantzia gordez eta jakitun dela, bere burua beste horretan ikusten du, bere “espeziekoa” ez den beste horrekin identitate bat partekatzen du.
Botere, lurralde, elikadura, maitasun, amodio eta politika premien; politika-amodio, maitasun-elikadura, amodio-maitasun, botere-amodio beharren araberako ekintzak eta egoerak.