Periferiak
2005/10/03 - 2005/10/08 | Arteleku

Periferiak

Parte-hartzaileak

Periferiak ikuskizunetik harago joan nahi duten parte hartze zuzeneko uneak dira.

Pentsamenduaren leku publikoak, pluralak eta kolektiboak sortzea izango da Periferiak jardunaldien helburu nagusietako bat 2006ko edizioan, aurreko hiruetan bezala: gogoeta, hausnarketa eta ekintza esparruak.

 

Helburu horretara iristeko, oraingo programazioan ere sozializatze zuzeneko lekuak proposatzen ditugu: hitzaldiak (Ikusteko moduak atalean), tailerrak (Kontatzeko moduak atalean) eta programazio paraleloa (Zubiak atalean). Elkarlanean jarraitu dugu, beraz, bai gure lurralde esparruko antzerki talderekin bai nazioarteko sortzailerekin, Swoon-ekin adibidez. Horien lan prozesuen alde egin dugu inolako baldintzarik jarri gabe, eta arte planteamenduetan emaitzari erabateko lehentasuna ez ematen saiatuko gara.

 

Horrela, jarraipen bat emango diegu Periferiak jardunaldien lau urteko bizialdian proposatu izan ditugun edukiei. Horrela ba, programazioaren osagarri, jardunaldien aurretik, garaian eta ondoren lantzen diren eduki guztiak dokumentatu eta zabaltzen jarraituko dugu.

 

Informazio gehiago

 

Prentsa dossierra

 

 

ARTXIBOA

 

 

-2005eko programa

 

-2004ko programa

 

 

Arteleku TVk eginiko erreportajeak:

-2005eko edizioa

 

-2004ko edizioa

 

 

-www.periferike.org
iCal
Dokumentu Akzioak