2005eko apirilaren 4tik 23ra bitartean.
Lengoaia eta praktika feministen eraldaketak azken hogeita hamar urteetan baldintza historiko eta politikoetan izan diren aldaketen bidez ulertu ahal izateko, gaur egun feminismoak duen urgentzia politikoaren ikuspegitik egingo ditugu galderak. Tradizio feministetara itzuliko gara, egungo galderetatik abiatuta. Horretarako, feminismoak kritika postkolonialarekin, transgenero politikekin, eta Drag King maskulinotasunaren performanceekin dituen mugetarantz joko dugu. Ezen hemen beste periferia batzuei galderak egitea da kontua, horietatik gure geure eszentrikotasuna ikusi ahal izateko.
ARTXIBO DOKUMENTALA
Mintegian parte hartu zuten gonbidatuek eskaini zituzten hitzaldien laburpenak eta grabazioak Bildumak 2005 atalean daude kontsultagarri.
Argazkiak eta bestelako ikusentzunezko materiala Arteleku TVn dago ikusgai.