- Info
ARGAZKI LABORATEGIA
Argazki laborategia
Koordinazioa: Naroa Pérez
labfotografía@arteleku.net
Artelekuko argazki laborategiak lau lan ildo garatzen ditu:
1 - Argazki laborategia, errebelatzea eta zuri eta beltzean positibatzea.
2 - Argazki tutorialak
3 - Kamerateka
4 - Tailer berezituak, argazkilari gonbidatuekin.
1 - Argazki laborategia:
Laborategiaren erabilera irekia eta tutoretzapekoa izango da. Erabili nahi duenak zer lan egin nahi duen azaldu beharko du labur, eta bilera bat egin beharko du laborategiko arduradunarekin, hark azaldu diezaion zer arau bete behar diren laborategia erabiltzeko. Arauok oinarrizkoak dira, eta betetzen ez dituenari laborategiaren sarrera debekatuko zaio. Egutegi bat jarriko da denen bistara, izena emateko eta espazioa koordinatzeko.
Laborategiak antolamendu eta garbiketako sistema zorrotz bat eskatzen du.
2 - Argazki tutorialak
Tutorialetan beren arte proiektua lantzen lagunduko zaie erabiltzaileei.
3 - Kamerateka
Kameratekak 35mm-ko kamera analogikoen artxibo bat da eta Artelekuko laborategiko erabiltzaileek erabili ahal izango dute.
4 - Tailerrak argazkilari gonbidatuekin.
Aurten bi argazki tailer berezitu eskainiko dira. Urrian, Oscar Molinak emango du horietako bat. Oscar Molina sortze prozesuan, bere tranpetan, bere etapetan etabarrean espezializatutako argazkilaria da. Abenduan, Eduardo Momeñek argazkiaren historia eta hizkuntza lantzen dituen bigarren tailerra emango du.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
maitane. (2012, agosto 14). ARGAZKI LABORATEGIA. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://2003.arteleku.net/arteleku/laborategiak/argazki-laborategia/argazki-laborategia.
This work is licensed under a
Creative Commons License.